Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jurisprudentzia 1 iz zuzenbidearen jakintza; gobernuko agintarien edo epaileen erabakietatik ateratako dotrina.

Ohiturak, ekitatea, zuzenbide goiburuak eta jurisprudentziak saihestezinak dira lege zibilaren aplikazioan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 17. orr.

Legegileak jurisprudentziaren kezka behar du izan; hortaz, jurisprudentziak harena ongi dezake eta, zer esanik ez, legegileak berak ere jurisprudentzia zuzendu.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 17. orr.

Hala bada, herri guztietako jurisprudentziak erakusten du legea ez dela jada justizia zientzia eta sistema bihurtzen denean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 159. orr.

Xehetasun aldakorregi eta eztabaidagarriegiak ere ez doazkio legegileari, jurisprudentziari baino.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 52. orr.

Badira, alabaina, gauza batzuk, non justizia bera korapilatzen baita bestelako kontuekin, kontu horiek ere jurisprudentziatik kanpokoak direlarik.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 84. orr.

Hirugarren dinastiaren hasieran, jurisprudentzia prozeduretara mugatzen zen osorik; ohoreak gobernatzen zuen dena.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 213. orr.

Erromatarren jurisprudentziak ez zuela onartzen fideikomisorik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 187. orr.

San Luisek, jurisprudentzia frantsesarekiko erdeinua sarrarazteko, erromatar zuzenbideko liburuak itzularazi zituen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 240. orr.

Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren jurisprudentziak argi esaten du bermearen zenbatekoak akusatuaren egoera pertsonalari erantzun behar diola.  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

Indukzioari buruzko jurisprudentziaren aipamena egin du Grande Marlaskak autoetan.  Berria - Harian   2006-03-17

Estrasburgoko Epaitegiaren jurisprudentzia izan zuen oinarri Iruinek jarritako helegiteak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Dagoeneko epaiketak izan dira eta jurisprudentzia badago.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

Bikotea ez zigortzeko eskatu zuen atzo fiskalak, «ez dagoelako jurisprudentziarik».  Berria - Gaiak   2004-10-07

2 (aditzen objektu zuzen gisa)

Jurisprudentzia ikasi zuen Paviako Unibertsitate ospetsuan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 9. orr.

Auzitegi Konstituzionalak egindako jurisprudentziak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Auziz auzi jurtisprudentzia erdietsi behar dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-10-01

Epaiketa honek ikusmin handia sortu du Frantzian, jurisprudentzia sor dezakeelakoan. herria¬

Auzitara eramanen dute Ministerioa jurisprudentzia sortzeko asmoz.  Berria - Euskal Herria   2004-10-24

Ez daude aurrekari asko, eta, ondorioz, kasuak jurisprudentzia ezar dezakeela nabarmendu du Imanol Marrodanek.  Berria - Kultura   2004-07-21

Epaia Zigor Epaitegiarena da, eta ez du jurisprudentziarik ezartzen.  Berria - Harian   2006-05-10

Torturen kasua artxibatzeak urratu egiten ditu, besteak beste, Espainiako Zigor Kodea, Espainiako Auzitegi Gorenaren, Auzitegi Konstituzionalaren eta Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren jurisprudentzia. herria¬

3 (hitz elkartuetan; orobat jurisprudentzi)

Erlijio-testuak edo jurisprudentzia-testuak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 144. orr.

Zer da kode ilun, nahasi eta anbiguo hori [...] non legegileak hitz egiten baitu, eta juriskontsultua ageri baita; non jurisprudentzi gorputz osoa baitator kasu guztiez, zuzenbide zibileko puntu guztiez?     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 239. orr.

Establezimenduak deitzen diegun jurisprudentzi lana.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 240. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jurisprudentzia frantses (3); jurisprudentzia frantsesa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus