Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Magistratu eta juriskontsultoei dagokie, legearen izpiritu orokorraz beterik, haren aplikazioa zuzentzea. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 46. orr.
Juriskontsultoa zereginik gabe geratu eta legegilea, ñabardurek nahasia, laster izango litzateke juriskontsulto soila. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 51. orr.
Juriskontsultoa zereginik gabe geratu eta legegilea, ñabardurek nahasia, laster izango litzateke juriskontsulto soila. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 51. orr.
Ez al ziren bata bestearen ondoan etorri, senatukontsultoak, plebiszituak, pretoreen ediktuak, kontsulen ordenantzak, edilen araudiak, juriskontsultoen erantzun edo erabakiak, pragmatika-berronespenak, erreskriptuak, ediktuak eta enperadoreen nobelak? Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 44. orr.
Erromatar zuzenbidea itzuli zenean, hura eskoletan irakasten hasi zirenean, prozeduraren halako antze bat eta jurisprudentzia bat eratzen hasi zirenean, legegizonak eta juriskontsultuak agertzen hasi zirenean, pareak eta bitartekariak ez ziren gauza izan epaitzeko. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 244. orr.
Zer da kode ilun, nahasi eta anbiguo hori, non etengabe nahasten baita jurisprudentzia frantsesa erromatarrarekin; non legegileak hitz egiten baitu, eta juriskontsultua ageri baita; non jurisprudentzi gorputz osoa baitator kasu guztiez, zuzenbide zibileko puntu guztiez? «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 239. orr.