Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

juramentu (orobat juramendu g.er.) 1 iz zina.

Ez niola sinestaraziko, munduko juramentu guztiak eginda ere, azpimarrak eta oharrak irakurri gabe gelditu nintzela.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 10. orr.

Arbolaren aurrean egindako juramentua haustea.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 84. orr.

Juramentuak indarrik izango ez balu ere.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 122. orr.

Horregatik, badago menpekoentzat printzeen juramentutik sorturiko nolabaiteko segurtasun bat.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 122. orr.

2 madarikazioa, biraoa.

Zergatik egiten duzu juramentu zeure fedearen kontra mundutarrek bezala, zuk, alferrikako hitzak ez ezik, onak ere isilean gordetzen zenituen horrek?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 628. orr.

Egin ditzatela apustuak, egin dezatela barre, esan ditzatela juramentuak, egin dezatela nahi dutena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 252. orr.

Bizpahiru juramentu bota zituen Abelek, haserrearen haserrez.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 68. orr.

Biraoak eta juramentuak ere entzuten ziren noizean behin.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 122. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus