Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Errailen junturen artetik pasatzean. [Gainerako harriak] harrobitik irten bezala uzten dira, eta junturak txandakatuta jarriz lotzen dituzte morteroarekin. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1170. orr.
Kabinetean eta logelan ukuilu-usaina zegoen, lurreko egurren junturetatik zetorrena. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 146. orr.
Baina gudari batek gezia itsu-itsuan jaurtiki eta Israelgo erregea zauritu zuen bular-oskolaren juntura artetik. Elizen arteko biblia 2 Kro 18,33
Eguzki erreak jostorratz ttiki eta mingarriz zulatzen ditu gorputzaren junturak. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 84. orr.
Masailetako bi hezurren juntura. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 326. orr.
Makurtzen baldin banaiz, juntura guztiak hasten zaizkit oihuka. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 35. orr.
Nagiak ateratzen, gorbiztutako junturak saltoka berotzen. Berria - Euskal Herria 2004-04-11
Desafio ikaragarria da ingeniariarentzat bola-ahokadura motako giltzadura biologikoa, aldakaren eta izterraren arteko junturan biltzen baitira presio handienak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 44. orr.
Kristo da, hain zuzen, buru bezala, lokailu eta junturen bitartez gorputz osoa elkarlotzen duena eta, Jainkoak nahi bezala, hazarazten duena. Elizen arteko biblia Kol 2,19
Hezueriaz, humoreaz, eta juntura-eritasun guztietatik sendatua hago jadanik, Antton. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 84. orr.