Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

juntatu, junta, juntatzen da/du ad elkartu, bildu.

Hitzordua finkatu eta Laxaroren borda aldean juntatu ziren.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 39. orr.

Hurrengoan tabernan juntatuko gaituk elkarren berri izateko.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 124. orr.

Bizitzak juntatu gintuela.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 78. orr.

Atzo ere, Dimas eta horiekin juntatu eta...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 22. orr.

Eskuindarrekin juntatzen ahal dira, beste alderdiekin ere ba haatik...  Herria   2003-05-29

Emazteak eskuak juntatu zituen, eta berriz mintzatu aitzin apur bat isilik egon zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 112. orr.

Eta bestalde baziren etxeetan ari zirenak, zapeteria horietako lanean; hor larru-juntatzen ari zirenak. harriak garbiki zizelkatuak, han arruntki moztuak edo harri kozkorrak hala-hala juntatuak.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 80. orr.

Kapera horren ondoan dira juntatzen gaineko eta behereko bideak, Donibane Garazitik gainez gain doana eta Luzaidetik petik gora heldu dena.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 112. orr.

Ikatz errekara heltzen da Gainekoletako errekan juntatzeko. herritar bakotxak erran beharko duela Garazi-Baigorriko herri elkargoari juntatzea nahi duen ala ez.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 63. orr.

Azkeneko ikasturtearen aurreko udan, zeukaten diru guztia juntatu eta 54ko Plymouth gorri bat erosi zuten 325 dolarretan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 69. orr.

Dena juntatu zaio: osasun arazoak, lan arazoak...     «Kuskue tanden», 2004 - 40. orr.

· Batak ezkondu aurretik egin zuela umea, bestea 42 urteko andre batekin juntatu zela.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 75. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

junta gure indarrak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus