Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

juntagailu 1 iz juntatzeko gailua.

Gerrian behi-larruan ebaki zintura gotorra, aitzinean zeukan zilarrezko juntagailu distiratsuarekin.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 152. orr.

2 (gramatikan) esaldiaren zatia, bi hitz edo hitz multzo elkartzeko balio duena.

Marratxoa nahiz "eta" juntagailua ez dira hitz guztietan beharrezko.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 32. orr.

Lokailuak mota askotakoak daude: esapide konjuntiboak, izenlagunak, juntagailuak, loturako esaldiak, etab.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 360. orr.

Hitz bat da halaber juntagailuaz baliatzen den hitz bikoitza (zirt edo zart).  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 38. orr.

Alborakuntza eta juntagailuen bidez perpaus gero eta konplexuagoak sor ditzakegu, inolako muga gramatikalik gabe.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 69. orr.

Oso sarri erabiltzen du juntagailu kopulatiboa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 59. orr.

Edorta Jimenezen Azken fusila-n ere ez da ia aurkaritzako juntagailurik ageri, dagoenak ez baitu bainarik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 59. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus