Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tiroxka bat bota dio zangoari, sorterriratua izateko, baina jukutria agerikoa zen eta bi hilabete gehiago egonen da hemen. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 65. orr.
Lehen, uste zuten anitzek arabiarren jukutria zitekeela Ibañetako ustegabekeria. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 213. orr.
Ala zerbait jukutria ba ote zuen asmatua ni ez gehiago ikusteko gisan? Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 146. orr.
Edo jukutria bat zen eskualdeko biztanleek zein xendra hartzen zuten jakiteko, eta horrela haien errazago harrapatzeko? Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 99. orr.
Zerbitzu sozialak taldearen jukutriaz ohartu ziren. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 288. orr.
Joanes Paulo zena Loiolara eta Xabierrera etorri zelarik, zer jukutriak ez zituzten erabili Madrileko elizak eta gobernuak, ez ziezaion gure lehendakari Garaikoetxeak eman lehen agurra gure lurrean Poloniar Aita Sainduari! Herria 2005-12-22
Ezkerraldean marrumaka dabiltza [...] gobernuak, alegia-eta deusez, aldaketa hori, dena jukutria, aberatsenen alde egiten duela. Herria 2005-09-22
Beren erretorearen hautatzeko mementoan, itsuski jokatu ziren beren artean: elegaiztoak, gezurrak, jukutriak, lehenik, kolpeak, gero, zauriak gorputz-arimetan, eta gertatu zen gizon bat hil zutela. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 197. orr.
Jukutria jasan ezinak egin zizkien, aspaldian zor zioten diruaren ordaintzera behartu zituen, eta haiek ezin izan baitzuten pagatu, bere mutilak igorri zizkien, eihera harriaren eta tresneria guziaren bahitzera, zorraren zati bat berreskuratzeko estakuruan. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 24. orr.