Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jujatu, jujatu, jujatzen 1 du ad epaitu.

Jujatu zuen eta kondenatu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 228. orr.

Iragan ekainean jujatua izan da Versailleko auzitegian eta hilabete baten baldintzapeko presoaldirat kondenatua.  Herria   2005-09-08

Errugabe jujatu ninduten, eta udaltzainak hamar sos eskatu zizkidan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 194. orr.

Epai mahaikoek behar zituzten jujatu, ikusiz ez gorputzaren edertasuna, bainan gogo-bihotzen edertasuna.  Herria   2001-09-27

Nahiz ez den partida bakarraren gainean jujatzen ahal.  Herria   2003-03-06

Ez duzu ene jujatzeko eskubiderik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 316. orr.

Ez zaitut jujatzen Edmea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 316. orr.

Bainan, ez bainaiz juje, ez dut beraz jujatzen, ene ez adostasuna aldiz, oihukatzen.  Herria   2002-11-07

Ez dut jujatu nahi, bainan denek badakigu artisten artean [...] badabiltzala ez bakarrik alkoola, bainan bai droga motak guziak.  Herria   2003-08-07

2 pentsatu, erabaki.

Ondoko goizean, tropa urriak igurika egoteak aski iraun zuela jujatu eta herria setiatu zuenean, bi gizonen hilotzak, barrabilak ahoan trebes, egurrean gurutzefikatuak kausitu zituzten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 237. orr.

Gauza batzuk ez dituzu egin zure kolektiboak gaitzesten zituelako, gauza batzuk ez dituzu erran zure kolektiboak gaizki jujatuko zuelakoan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 130. orr.

Beren baitan jujatuko dute ea hautu onaren egiten badakien... kapablea denetz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 79. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus