Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jugoslaviar (orobat yugoslaviar g.er. eta yugozlabiar g.er.) 1 izond Jugoslaviakoa, Jugoslaviari dagokiona.

Bi aldiz Jugoslaviar atezaina joan da baloinaren bila bere saretan.  Herria   2002-11-28

Mijailovic, jugoslaviar jatorriko 25 urteko gazte suediarra, irailaren 25ean atxilotu zuten.  Berria - Mundua   2004-01-08

Jugoslaviar erara antolatutako talde bat da, laburbilduz.  Berria - Kirola   2004-03-04

Arrazoi politikoengatik barrenean zeuden neska jugoslaviar batzuekin adiskidetu zen, baita preso komun batzuekin ere.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 249. orr.

Golegile ona du, Mateja Kezman jugoslaviarra, Ivan Stankovic eskuin alboko jugoslaviarra.  Berria - Kirola   2004-04-14

2 Jugoslaviako herritara.

Baina portuan ordu batzuk aski dira ikusteko filipinarrak, jugoslaviarrak edo Ukrainakoak idiak bezala lanean, ontzietatik jaitsi gabe eta hilean hamar mila durotik beherako soldatarekin.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 17. orr.

Jugoslaviarrek ere literaturaren bidez geopolitika erakutsi digute.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 227. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus