Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
jugada iz jokaldia.
Futbolean, Goiori jugadak berak bakarrik egitea gustatzen zaio, posizio hobean dagoen lagunari baloia pasatu beharrean... Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 290. orr.
Jugada ona egin zuen: bere trikitilari sena oso-osorik gordetzea eta lantzea posible egin, eta era berean modako piezak, helduta dantzatzeko pasodobleak, tangoak, txotisak eta abarrak jotzeko aukera ematen zion soinua bereganatu. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 30. orr.