Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
juerga iz parranda, olgeta.
Juerga ederra -diost autobusaren aurrean Carlos Casaresek. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 188. orr.
Ez zen Dionisosekin maiz irteten juergan, eta halakoetan nahiago izaten zuen buruz buru ibiltzea. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 121. orr.
Beno, ni neu juergako atxurra izara artean lurperatzera noa. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 9. orr.