Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

judutasun iz judua denaren nolakotasuna. ik judutartasun.

Eta horra hor Singerren (eta bere pertsonaiaren) tragedia: ezin judu izan, judu ez izan nahi eta ezin judu ez izan; judutasunetik ihes egin nahi eta ezin judutasunik gabe bizi.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 13. orr.

Ezin judutasunari uko egin sekula.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.

Orain badakit nire judutasuna zela aitak zeraman gurutzea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 57. orr.

Torah-n datza judutasunaren funtsa, judutasunaren sinesmenen eta filosofiaren zutabea.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 225. orr.

Amerikara joan, eta aita, ama, judutasuna, Jainkoa ahazten zaizkie.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 43. orr.

judutasun ortodoxoaren ikuspuntu zurrun eta formalagoek.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 222. orr.

"Horrelako judutasuna ez da niretzat" esan zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 162. orr.

Judutasunak ez lotsatzeak ez zuen esan nahi harrotzen ninduenik ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 328. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus