Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

judizio (406 agerraldi, 35 liburu eta 3 artikulutan; orobat juizio 36 agerraldi, 19 liburu eta 5 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian biak agertzen dira, judizio Jas. markarekin eta juizio Heg. markarekin) 1 iz epaiketa.

Elkartearen helburua da Angel Berroetaren kontrako judizioan hilketa salaketa aurkeztu ahal izatea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-14

Halakoetan ez dago epaia emateko betebeharrik ezta judizio gaia izan daitekeenik ere.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 49. orr.

Hain erruduntzat ze, juizioaren aukera ere ez zioten eman nahi izan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 142. orr.

Juizio zain, urtebete, hi.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 56. orr.

· Bere buruaz egin zuen juizio zorrotza.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 93. orr.

2 (Jainkoarena)

Heriotza eta judizioa sarri aipatzen ditu Erdi Aroko gizakiak, bai eta Frantziskok ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 105. orr.

Jainkoen judizioek gainditzen dutela urrundik gizakien ulermena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 109. orr.

Jakin beza Jainkoaren judiziorako errudun dela egin duen gaiztakeriagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1207. orr.

Ez dugu Apokalipsian eta Azken Judizioan sinesten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 294. orr.

Eta Jaungoikoaren juiziora hel gaitezenean, juizio eguna edota Jaunaren eguna deritzon unera alegia.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 382. orr.

3 filosofian, bi adigairen arteko erlazioa, haiei buruzko baieztapen bat ahalbidetzen duena.

Judizio-mota bi daude: arruntak ("mahai hau orlegia da") eta hausnarketazkoak (kontzeptu orokorrei buruzkoak).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 241. orr.

Windelbandek funtsezko hiru balio eta judizio mota bereizten du: logikoa, etikoa eta estetikoa. Politikaren arloan doa Aristoteles emeki-emeki jartzen bertutea eta bizioa, judizio batzuk argi dituen heinean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 59. orr.

Denak dira kategoriak, ez judizioak, esaten dena dagoeneko beren baitan dagoelako.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 53. orr.

Judizioen funtzio logikoak oro har, hots, batasuna eta askotasuna, baieztapena eta ukapena, subjektua eta predikatua, ezin dira definitu zirkulu bat egin gabe, zeren definizioa bera judizio bat baita, eta beraz, funtzio horiek barnebildu beharko bailituzke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 294. orr.

Aipatutako hipotesiak, ordea, judizio problematikoak baino ez dira, kontraesan ezin direnak bederen, nahiz eta, noski, ezein modutan frogatu ere ezin diren, eta beraz, iritzi pribatu hutsak dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 265. orr.

Pailazo konspiratzailea ez zen, ordea, inozoa: eskolan ez zuen [...] zerbait konkreturekin lot genezakeen juiziorik egiten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 66. orr.

Giardino Realera eraman naute lehendabizi [...], juizio kontrajarriak eragiten dizkidan Mole Antoneliana izeneko eraikuntza badaezpadakora gero.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 36. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Erkaketa-judizioak, judizio arau-emaileak, deskribapen-judizioak, etab.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 229. orr.

Edertasun-judizioa bigarren mota horretakoa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 241. orr.

Justifikatu gabeko balio-judizioak ahal bezala ekidin behar dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 355. orr.

5 zentzua.

Juizioa daukaten pertsonek ere egun txarrak datozela sumatu dutenean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 331. orr.

Honaxeko adi gaietan galtzen zuen buruko juizioa zaldun gizajoak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 16. orr.

6 azken judizio (36 agerraldi, 25 liburu eta 2 artikulutan; orobat azken juizio 10 agerraldi, 8 liburu eta artikulu 1ean)

Kreazioa, Jaunaren Jaiotza, bigarren etorrera, azken judizioa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 74. orr.

Uste dut azken judizioa arte ez direla zenbait gauza argituko.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 204. orr.

Genesia eta Azken Judizioko Eguna: munduaren hastea eta akabatzea...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 251. orr.

Michelangeloren Azken Juizioa, Gioconda, dagerrotipo bat edota film bateko fotograma bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 133. orr.

Dies Irae Azken Juizioko eguna deskribatzen duen erdi aroko eresi bat da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 294. orr.

Gustuko ditudan poetak behin eta berriz irakurtzen ditut, haiek azken juizioan nire defentsa presta dezaten.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 215. orr.

Lehena da, sekulako presondegia, bere hondakin, zikinkeria eta usain tzarrekin jasan beharko dutena, mundu gorpuzkin honen garbitzera etorriko delarik azken judizioaren eguneko sua.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 84. orr.

7 juizioko hagina zuhurtziaren hagina.

Juizioko hagina bere tokia egin nahian.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 80. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus