Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
judizializatu, judizializa, judizializatzen du ad zerbaiti izaera judiziala eman.
PPk euskal munduarekin zerikusia duen edozein auzi politiko judizializatzeko duen obsesioaren barruan. Berria - Euskal Herria 2004-01-17
Bizitza politikoa judizializatu eta ezker abertzalea politikoki ezabatzeko. Hezkuntza judizializatzeko arriskua al dago? Berria - Euskal Herria 2004-05-20
Alderdi politikoak, eragile sozialak, komunikabideak eta euskalgintzako eragileak ere judizializatu, kriminalizatu eta legez kanpo jarri izan dira azken garaietan. Berria - Euskal Herria 2004-09-01