Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ate hermetiko bat besterik ez, metalezkoa, judas batekin. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 49. orr.
Esan gabe doa, salatariaren begia da judasa. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 68. orr.
Eta kezkatzen gaitu nola kontatzen zaigun hori guztia, judas begiak, ahur edo ganbil, beti distortsionatzen baitu bestaldean dagoena. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 13. orr.
Hala ere, bat hautatu behar eta judasa zait aloso, frantsesak oso berea duena, ate zirritua esateko, ateko xilo eta ate ostekoaren begi. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 68. orr.
Efektu estetikoa polita zen oso, judasaren biribila telebista ekranaren karratuan. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 68. orr.
Aldian behin judasa zabaldu egiten da, grisen batek begi ematen dit. Judasetik zelatan edukiko ditugu, gure arteko hizkera ikasi nahiko dute. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 49. orr.
Hizlandia mundua prentsaren judasetik. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 15. orr.