Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jubilatu2 iz erretiratua, erretiroa hartu duen pertsona.

Gasolindegi aurreko tabernan dagoen jubilatuak ez daki denbora gutxi barru lapurreta baten lekukoa bilakatuko denik.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 12. orr.

Sasoikoak (?) banaka batzuk bakarrik gara; ia dena jubilatu jendea dabil, zeregin latzetatik latzagoa den zer eginik ezera erretiratuak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 99. orr.

Jubilatuak geltokian paseatzen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 38. orr.

Herriko jubilatuen biltokian bezalaxe.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 94. orr.

Zahar-etxe eta jubilatu-egoitzetan.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 54. orr.

Doneztebeko jubilatuen elkarteko tabernan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-22

Jubilatuenean izan zuan entrebista; hura bukatutakoan, kanpoan bazkaltzeko plana ere egina genian.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 156. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

doneztebeko jubilatuen elkarteko (3); herriko jubilatuen (3); jubilatuen elkarteko tabernan (3)

jubilatuentzako egoitza (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus