Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jotze 1 iz gauza batek beste bat halako indarrez ukitzea; musika tresna bati soinua ateratzea.

Izan ere, "jo" esan, eta jotze fisikoa baino ez baitu, antza, zenbaitek entzuten.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 52. orr.

Gogora datorkit begiekin (eta, beraz, buruarekin) jotze horren kontrako osagarritzat har daitekeen bestelako operazio bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 91. orr.

Biolina hartu eta joka hasten zen, eta itsasoa ekartzen oroitzara, jotze hutsez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 256. orr.

Jo duen gorputz geldiaren planoarekin isla-marrak osatzen duen angeluak, plano berarekin jotze-marrak osatzen duen angeluaren neurri bera du.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 153. orr.

· Orain eskubide historikoetara jotze hori.  Berria - Euskal Herria   2006-04-18

Abstentzio duinezko jarrera bat, beren buruak biziaren ibai nagusitik baztertutzat jotze halako bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 17. orr.

Noranahiko bideak har ditzakeen metafora bat iruditzen zait bukatugabea bukatutzat jotze hori.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 81. orr.

Ez zen izan ez gora jotzerik, ez errukirik.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 98. orr.

Laino hori, edo bitsa, inbutuaren pareta handien elkar jotzeak sortzen zuen dudarik gabe.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 74. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Baina doi-doia besoa lanpara dagoen aldera luzatu orduko ate-jotze leun bat entzuten dut Tomen atean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 227. orr.

Txalo-zarta batek, luze iraun zuen esku-jotze batek.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 228. orr.

Gure bozina eta txistu-jotze aski maiz errepikatuek inolako erantzunik ez baitzuten jasotzen...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 79. orr.

Gitarra jotze keinuak egiten sartu zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 23. orr.

Hybrisak ez du soilik aditzera ematen hainbatek zientzialarien erronka-jotze jasanezintzat daukatena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 93. orr.

Hamabost urtetik beherako neska-mutilen txorta-jotzeak.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 18. orr.

Lur jotze horretatik halako zoriontasun zital batera pasatu nintzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 73. orr.

3 adar-jotze

Noiz arte adar-jotze hau, burla hau, gezur hau, infernu hau, txerrikeria hau, zirko hau...?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 39. orr.

Nire bizitza adar jotze handi bat da, hasieratik bukaeraraino.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 110. orr.

Lagun santu haiek oso adar-jotze dibertigarria egin nahi izan zidaten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 232. orr.

Eta dena Siriusek egin zion adar-jotze zentzugaberen batengatik...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 318. orr.

Jendearen artean nahasturik eta burumakur, problemarik gabe iritsi nahi nuen gelara, inoren galdera ahogorririk eta adar-jotze alurik gabe.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 102. orr.

Gure galdera eta adar-jotze lotsagabeekin haserretzen genuenean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 66. orr.

Baina Neska putaziringa zakil-berotzailearen adar-jotze krudelak larregikoak ziren.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 56. orr.

Oso ona zure adar jotze hau, izugarri ona, bai.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 125. orr.

Adar jotze xume eta lagun artekoak izaten ziren, ez inola ere aintzat hartzekoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 33. orr.

Salatu dutenez, hamasei hilabete daramatzate lan hitzarmenik gabe eta «adar-jotze hutsa da» patronalaren eskaintza.  Berria - Ekonomia   2004-04-15

Buruzagi sindikalak botoa eman ondoren esan zuen erreferenduma «adar-jotze» bat izan zela.  Berria - Mundua   2004-07-20

Mesfidantzaz begiratu zidan, nire ihardespenean adar-jotze aztarnarik ote zen mamitu nahirik edo.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 69. orr.

4 harpa-jotze

Literatur aldizkari bateko zuzendariak, berriz, testu bat eskatu ondoren, itzuli egin zion, harpa-jotze bat iruditu baitzitzaion.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 8. orr.

Su-eten iraunkorrarena, harpa-jotze iraunkorra baino ez da.  Berria - Harian   2006-03-23

Martinek, holakoetan beti egin ohi duenez, umorez hartu du nire harpa-jotze saioa.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 190. orr.

5 kanpai jotze (orobat kanpaijotze g.er)

Emakume eta kanpai-jotze kontuez hitz egiten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 140. orr.

Bere kanpai-jotzea azkartzen zuela ikusi nuen, batzuetan bere zakilburuak nire ipurmasailak astintzen zituela sentitzen nuen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 38. orr.

Kanpai-jotze demasak izan ote zezakeen konplexu haren egituraketan parterik? Kanpaijotze saioei emozio pixka bat eranstearren, lehiaketan aritzea bururatu zitzaigun.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 163. orr.

6 larru-jotze

Larru-jotzeak eta zakil-miazteak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 54. orr.

Gero erotismo esplizitua eta larru jotzeak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 218. orr.

Lantokian atzealdeko eskailerapeko hutsartean egindako larru-jotze arinak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 283. orr.

Jakina, larru jotze garbiraino ez beste zera guziak jo litezke zirritzat.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 196. orr.

Nire lehen larru jotzeaz oroitzen hasi nintzen.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 34. orr.

Emma Bovary du gogoan, nola erabat aseta etxera datorren, begiak distiraz, arratsaldea larru jotze ero batean igaro ondoren.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 13. orr.

Ez omen dago larru-jotze on bat bezalakorik, norbaitengandik zintzilik geratzeko.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 113. orr.

· Irakasleekin lotsagabe eta solasean ausart -beti larru eta kanpai-jotze-, lehen egunetan ez gintzaizkion hurbiltzen ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 154. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adar jotze (36); adar jotze bat (3); adarra jotze (4); adarra jotze aldera (3); harpa jotze (3); kanpai jotze (3); larru jotze (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus