Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jotzaile (1093 agerraldi, 56 liburu eta 453 artikulutan) 1 iz aipatzen dena jotzen duen pertsona.

Jo ote ditu Jaunak israeldarrak hauen jotzaileak jo zituen bezain gogor?  Elizen arteko biblia   Is 27,7

Artisauak zilarginari ematen dio adore, mailukari leuntzaileak ingude-jotzaileari, Beloki nafarra biziki segur eta jotzaile gibelean, Lasari aise ihardokiz.  Elizen arteko biblia   Is 41,7

US OPEN-a, jotzaileen lurraldea da, sake eta bolea dominatzen dutenen erreinua.  Berria - Kirola   2004-08-28

Jotzaile handientzat dago egina egungo golfa.  Berria - Kirola   2006-04-11

Biak jotzaile handiak dira, eta biek pilota indartsuak aukeratu dituzte.  Berria - Kirola   2006-05-06

"Jotzailea kanpo!" cricketean jolasterakoan?  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 194. orr.

Izorratzea dute bozina-jotzaile horiek.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 36. orr.

2 (izenondo gisa)

Atzelari jotzailea da, sakatzaile ona, eta fisikoki oso ongi prestatutako mutila.  Berria - Kirola   2004-12-18

Triciokoa ez dago atzelari jotzaileekin jokatzera ohituta.  Berria - Kirola   2004-08-07

Partida ezberdina izango da, Xala eta Pascual jotzaileagoak direlako.  Berria - Kirola   2004-01-14

3 musika tresna bat jotzen duen pertsona. ik jole.

Gelatxoren garaiko jotzaileak dira guztiak, gerraosteko trikitiaren lekuko.  Berria - Kultura   2004-11-23

Gu ere ekipoan gaude... jotzaileak gara.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 139. orr.

Horregatik daude bina jotzaile talde bakoitzean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 153. orr.

Jotzera kondenatuta bezalaxe, musikaren galeote, musikaren esklabo, doinua nagusi eta jotzailea morroi bihurturik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 71. orr.

Sugeek jotzailearen txilibituaren mugimenduen arabera egiten omen dituzte beren ziri--zarak eta higidurak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 162. orr.

Bera zen musika-egilea, jotzailea, eta bere musika horrek milaka lagunengan azalerazten zituen sentimenduek Gelatxori zor zioten bizitza.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 46. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Damián itsua, katedraleko musika jotzaile izatera iritsi zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 71. orr.

-Musikariaren gorputzak ezin eta haren arima dugu jotzaile.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 180. orr.

Tronpeta jotzaile bat, biolin jotzaile bi, biola eta biolontxelo jotzaile bana, organo jotzaileaz gainera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 78. orr.

Karlmaier abizeneko biolin-jotzaile buhame, zarpailtsu eta txiroa izan zuen irakasle.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 258. orr.

Zaila da jakiten benetan Jexux inoizko soinu-jotzailerik onena izan ote den.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 15. orr.

-Koblakariak eta txirula-jotzaileak ere ailegatu dira, Ismail Aga?  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 123. orr.

Connie Tomaino tronpeta-jotzaile profesionala da. proiektuarekin haste-hastetik bat egin zuten Mikel Urdangarin kantariak, Koldo Uriarte piano jotzaileak, Unax Ugalde aktoreak eta Javi Ulla argiztatzaileak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 67. orr.

Maria-João Pires piano-jotzailearen bertsioak -horixe baitugu akademian eredu- minutu bat eta zazpi segundo irauten du.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 63. orr.

Taldeko bateria-jotzaileetako bat, Mickey Hart, uda harexen hasieran ezagutu nuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 85. orr.

5 adar-jotzaile1 (orobat jole) iz adarra jotzen duen musikaria.

Parte-hartzaileak: dultzaineroak, txalapartariak, adar jotzaileak eta galiziar gaiteroak.  Berria - Kultura   2004-08-10

Eta biola-joleak egon ziren, baita txirula eta zilarrezko adar-joleak ere  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 303. orr.

6 adar-jotzaile2 (orobat jole) izond isekaria.

Gizon irekia, irribarretsua, adar jotzailea, "gutako bat" esateko moduan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 129. orr.

Tximista bezain bizia, etorri handikoa, adar-jotzailea eta alproja samarra, bera hautatu nuen jostatzen nintzen haur guztien artetik.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 79. orr.

Adar-jotzaile handia izan da Jexux betidanik.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 120. orr.

George Gamow adar-jotzaile galanta zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 101. orr.

Inondik ere, zure lepotik barre egin nahi izan du adar-jotzaileren batek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 182. orr.

Abuztuko euri adar-jotzaile bat, bete ezin dituen itxaropenak ernatzen dituena.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 307. orr.

· adlag Noizik behin, zertan ari nintzen ikustera etortzen zen, adar-jotzaile eta burlati.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 163. orr.

7 harpa-jotzaile1 (orobat jole eta joile) iz harpa jotzen duen musikaria. ik harpalari.

Vienako Orkestra Filarmonikoko harpa jotzaileak.  Berria - Kultura   2004-06-05

Isabelle Olivier Bretainiako harpa jotzaile eta konpositoreak.  Berria - Kultura   2004-03-24

Biola, lira, harpa, ttunttun edo arrabita joleek lagundurik, bertze batzuk eguzkitan dantzan ari direla.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 27. orr.

Dol Amrothetik herri osoko arpa-jolerik bertutetsuenak iritsi ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 303. orr.

Hernaniar emazte harpa joile hunek segurtatzen du aspaldidanik Benito Lertxundiren ondoan bigarren boza.  Herria   2002-10-10

8 harpa-jotzaile2 (corpusean harpajole soilik) izond isekaria.

-Zu demasako harpajolea zara, Olga.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 53. orr.

-Harpajolea bai zu! -esan zidan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 158. orr.

9 larru-jotzaile (orobat larru-jole, larrujotzaile, eta larrujole) larrua jotzen duena.

Larru-jotzaile bat ezin larru-jotzaile izan, mugatua baldin badago.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 129. orr.

Larru-jole handia izan zen, eta agure gordina bihurtu zen zahartu zelarik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 161. orr.

Drogazalea eta larru-jolea, gezurtia eta gaizkile txiki bat, maite ninduten guztien traidore bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 294. orr.

Kontua larrua jotzea da, larrujotzaileak ugaritzea eta sarri aldatzea. dotorezia barroko samarrez jantzia zihoan, eta txerritxo larrujoleen korbata bat zeraman.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 57. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adar jotzaile (7); bateria jotzaile (17); baxu jotzaile (9); biolin jotzaile (28); biolin jotzaile trebe (6); biolontxelo jotzaile (11); danbor jotzaile (6); flauta jotzaile (3); gaita jotzaile (5); gitarra jotzaile (14); jotzaile aparta (3); jotzaile bakarlariak (3); jotzaile berria (3); jotzaile bikaina (5); jotzaile gazte (3); jotzaile handi (3); jotzaile handiak (3); jotzaile handiena (3); jotzaile trebe (6); klarinete jotzaile (8); kontrabaxu jotzaile (8); organo jotzaile (8); pandero jotzaile (5); perkusio jotzaile (10); piano jotzaile (22); saxo jotzaile (3); saxofoi jotzaile (10); soinu jotzaile (16); teklatu jotzaile (4); tronboi jotzaile (3); tronpeta jotzaile (10); txelo jotzaile (3); txirula jotzaile (5)

adar jotzailea (6); akordeoi jotzailea (3); bateria jotzailea (38); baxu jotzailea (24); biolin jotzailea (21); biolontxelo jotzailea (10); flauta jotzailea (4); gitarra jotzailea (17); harpa jotzailea (3); jotzailea ariko (8); jotzailea aritu (3); jotzailea etorriko (3); jotzailea hil (4); jotzailea izan (6); jotzailea izango (3); klarinete jotzailea (6); kontrabaxu jotzailea (9); organo jotzailea (4); pandero jotzailea (10); perkusio jotzailea (6); piano jotzailea (21); sahats jotzailea (11); saxo jotzailea (9); saxo tenor jotzailea (3); saxofoi jotzailea (8); soinu jotzailea (19); teklatu jotzailea (3); tronboi jotzailea (6); tronpeta jotzailea (3); txirula jotzailea (3)

akordeoi jotzaileak (3); bateria jotzaileak (34); baxu jotzaileak (25); biolin jotzaileak (13); biolontxelo jotzaileak (13); danbor jotzaileak (4); gaita jotzaileak (6); gitarra jotzaileak (18); jotzaileak adierazi duenez (3); jotzaileak lagunduta (4); klabezin jotzaileak (3); klarinete jotzaileak (3); kontrabaxu jotzaileak (12); organo jotzaileak (4); pandero jotzaileak (16); piano jotzaileak (18); saxo jotzaileak (4); saxofoi jotzaileak (3); soinu jotzaileak (11); taldeko gitarra jotzaileak (3); teklatu jotzaileak (5); tronboi jotzaileak (3); tronpeta jotzaileak (5)

bateria jotzailearekin (10); baxu jotzailearekin (11); biolin jotzailearekin (4); jotzailearekin ariko (4); kontrabaxu jotzailearekin (4); piano jotzailearekin (8); soinu jotzailearekin (4)

baxu jotzailearen (6); biolin jotzailearen (6); biolontxelo jotzailearen (3); gitarra jotzailearen (4); jotzailearen laguntza (3); jotzailearen laguntzarekin (5); jotzailearen laguntzaz (3); piano jotzailearen (8); sahats jotzailearen (8); soinu jotzailearen (5)

biolin jotzaileari (3)

gaita jotzaileek (4); gitarra jotzaileek (3); perkusio jotzaileek (3)

gitarra jotzaileen (4)

danbor jotzailek (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus