Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jota2 iz Aragoiko eta Espainako beste hainbat eskualdetako herri dantza; dantza horri lagun egiten dion musika eta kantatzen diren bertsoak.

Beren gisa erabaki dutela, hizketan oso astoak direlako eta jota abesten dutelako, berak direla pertsona egiati bakarrak, leial bakarrak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 152. orr.

Gitarraren hotsa aditzen zen; noizik behin ahots batek jota kantatzen zuen, kale beltz isilean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 151. orr.

Joik jota bat Txilibrinegaz.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 85. orr.

Dantzei dagokienez, jota bat ere dantzatuko dute.  Berria - Kultura   2004-08-18

Behin joan nintzen abesbatzak entzutera, eta beste behin frontoira ere bai, jota jaialdi bat entzutera. Bankuak babesturiko jota-jaialdietara joaten da ozta-ozta, nafartasunaren bereizgarri delakoan.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 70. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus