Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hilabete batzuk Senako bazterrak garbitzen jardun ondoren, jostundegi batean egin nuen lan denbora dezentez. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 315. orr.
Ez naiz gehiago joanen Belom jaunaren jostundegira! Amaren jostundegian ikasten ari ziren neska batzuk azaldu ziren aurrena. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 121. orr.
Bukatu zen arratsaldeko saioa jostundegian eta neska guztiak pauso bizkorrean abiatu ziren herriko plaza aldera. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 330. orr.
[Prezio] bikoitzaren truke, jostuna ohi baino lehiatsuago jardutera erabaki zen, eta gau osoan lan egitera behartu zituen jostundegiko langile guztiak [...] eta biharamunean prest zegoen fraka. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 540. orr.
Hortaz, biek pentsatu zuten gure amaren jostundegiko bi ofizialei galdeketa egitea, ilehori iheslariaren berri izatearren. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 214. orr.
Beasainen jostundegian aprendiz jardun eta gero. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 64. orr.
Gure amak manikiak zituen bere jostundegian. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 183. orr.
Zazpiehun bat pausora, jostundegiko leihoak argiarekin zeuden. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 170. orr.