Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haria eta jostorratzak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 304. orr.
Andre biek jostun lanabesak zituzten eskuartean, artaziak, hari-jostorratzak eta titareak erpuruetan. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 120. orr.
Gero, burua poliki altxatu, eta jostorratzarekin ziharduten bi emakumeengan gelditu zuen begirada. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 130. orr.
Banana bat jostorratz batez zulatzean. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 148. orr.
Jostorratzaren zuloarekin asmatzen ez duenean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 235. orr.
Jostorratz mehea argiaren kontra jarriz, zetazko hari puska urdin bat zuzendu zuen James Packerrek zulora. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 90. orr.
Gero jostorratza esponja zatian iltzatu du. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 167. orr.
Jostorratzenak bezalako ziztada zorrotzak sentitzen hasita nengoen lokietan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 237. orr.
Zapatarien jostorratza baino zorrotzagoa. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 145. orr.
Mila jostorratz herdoildu aldean, leihorik gabeko begirada, zafrada garratz bat bihotzean. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 272. orr.
Hotza jostorratz zuri bat zen. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 158. orr.
Itzulietara jarrarazia zuen, eta jostorratz-hariak behar zituen tokietan pasarazia. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 111. orr.