Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aupa lagunak, josta gaitezen; zer litzateke bizimodua plazerik gabe? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 173. orr.
Bizi baino gehiago jostatu egin ziren... Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 38. orr.
Eta bukatzeko egun batez jostatu gira Port Aventura parke haundian. Herria 2003-05-29
Haur denboran, negu partean, auzuneko neska-mutilak horma baten alboan jostatu ohi zirela. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 116. orr.
Mofierekin jolas egin genuen, ederki jostatu ginen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 185. orr.
Ez al nuen, bada, onartu deabrua hiru auzokideekin bere gogara josta zedin? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 349. orr.
Gizon libreak ezin dira dagoeneko kriskitin horrekin jostatu. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 217. orr.
Orai, ainitzek ikusten dutena da ez dela holako suekin jostatu behar. Herria 2001-02-15
Zergatik jostatu plajio kontuekin? Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 162. orr.
Kaskezurrarekin jostatu zenak ez zuen lur mokor bat ere zuloaren barrura aurtiki. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 165. orr.
Eta pentsa orduan nola jostatu diren Larrechea eta Etcheto, oren bat baizik iraun ez duen partida batean. Herria 2005-06-23
Batzuk pentsatu dute norbait jostatu zela argiak itzaliz, bainan ez zen hala. Herria 2003-10-02
Euskaraz mintza, euskaraz josta! Herria 2003-06-26
Zer jantz, non josta, norekin eta nola mintza... Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 131. orr.
Badu nun josta! kasu eginez beharko du jokatu. Herria 2004-04-08
Gero elgarrekin birletan ontsa jostatuko zirelakoan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 184. orr.
Haren entretenimendu bakarrak karta partida bat, txotxetan jostatzea edo Baionatik ekarri liburuen irakurketa ziren. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 139. orr.
Ez dakit zergatik, atseden-aldietan elgarren kontra boxean jostatzen ginen. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 88. orr.
Museo horretako koadro batean neska koskor batzuk ikusten dira kurkuluxetan jostatzen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 87. orr.
Sebasek Jean Marie elaire baino gehiago zuen, asteburuetan elkarrekin pilotan jostatzen baitziren. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 199. orr.
Morroi izerditsua Ttipirenera zer-nolako aferak ekar zezakeen imajinatzen jostatu nintzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 144. orr.
Haurtzaroa luzatzera jostatuko dira, beste behin, gaztaroan nola sartu asmatu ezinik dabiltzanak. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 152. orr.
Negozio gizon inportantearen eta bidaiari handiaren plantak egitera jostatzen zen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 188. orr.
Lehenengo egunetik bertatik etsitzea zen kontua; eta zeinek bere josta-moduak, jolasak, eta denbora-pasa asko asmatzen ditu azkenerako. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 278. orr.
Igerilari trebea, arraunlari bizkorra, josta zalea, "Sena ibai ertzetako jostaketen zaleegi" Flaubertek inoiz gogoratu zion bezala. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 11. orr.
jostatzeko laguna (7); pilotan jostatzen (4)