Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jostarin (16 agerraldi, 7 liburu eta artikulu 1ean) izond

Geroko Dabid jostarinaz oroitu naiz, elkarrekin bizitzen jartzea amestu, eta hori lortzearren edozein lan egiteko prest zegoena.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 76. orr.

Loturatik aske dabilenak aise eskura baitezake, edozein bazterretan, larru apetarako laguntxo jostarina.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 132. orr.

Esku jostarina sabelaldera eraman zuen, eta handik hanketara, baina, horrekin ere aski ez eta, ezinbestean, gizonaren hankartekoa ere laztandu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 127. orr.

Obispoak irribarre jostarina eskaini zigun Karmeni eta bioi.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 132. orr.

Teresaren ahots bihurriaren ordez, ahots sentsual eta jostarin bat entzun bainuen: "ezin zara ni gabe bizi, ezta Dabid?".  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 80. orr.

San Jose inguruan jaio diren arkume jostarinak pendizean behera piririkan ikustea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 147. orr.

Emakume batzuentzat aberastasunak zirela, besteentzat bertutea eta santutasuna, askorentzat iji-ajazko bizitza jostarina... Nik bai ez dakidala, [...], gaizki zuzendu duenarekiko aitzakia arroxinaz ala adarjotze jostarinaz ari zaidan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 111. orr.

Pieza haren egitura eta harmoniak tempo goibel hartara 'agitato' jostarinera baino hobeto egokitzen zirela ikusi nuen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 79. orr.

Algara polita sortu zuen ateraldiak, eta Karmenek, harro, musu eman zidan jostarin.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 17. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus