Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jostari (127 agerraldi, 65 liburu eta 10 artikulutan) 1 izond jostalaria. ik jostarin.

Huraxe zen berak amestu izan zuen gazte maitakor eta jostaria.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 99. orr.

Orain beste esku jostari bat hasi zait sexua laztantzen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 35. orr.

Ezpainen sentsualitatea eta mihi jostariaren hezetasuna sentitzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 153. orr.

Ahots jostaria zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 33. orr.

Berdin bildots jostariek ardi beekariak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 119. orr.

Pieza jostari bat iruditu zitzaidaan orduan: dantza bat iradoki zidaan, besterik ez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 36. orr.

Pilota sendoak eta baldar samarrak komeni zaizkio Rekalderi, eta mugitzeko errazak direnak, arinak eta jostariak, Gaubekari.  Berria - Kirola   2004-12-18

Haren begietako poz jostariari esker.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 22. orr.

Jolas jostarien alaitasunean, edo solas serios interesgarri batean.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 123. orr.

Lasterka jostarian norbere aulkiaren bila.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 97. orr.

Arte arin, burbuilaria, erromantizismoaren arrastorik gabea, fantastikoa, jostaria, ez heroikoa, maitasunez betea.  Berria - Kultura   2006-01-17

Gauza zen Coppolaren iturriak bezalako gai erudito bati buruz haur-soka jostari bat balitz bezain modu naturalean jarduteko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 19. orr.

Edari gasdun baten ontzia zabaltzerakoan sortzen den borbor jostaria bezain apartsu.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 193. orr.

Oro argitasun eta irribarre, eta oreinkumea bezain jostaria.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 83. orr.

2 (izan aditzarekin)

Eva nekatto polita zen, eta abila, eta bizia, eta jostaria.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 97. orr.

Katua gaztea da, ernea, jostaria.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 165. orr.

Hori baino zabalagoa da hizkuntza eta hori baino jostariagoa hiztuna.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 100. orr.

Oso jostaria zen ohean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 166. orr.

Jostaria eta hizkuntzmindua izatea aski litzateke bertsolari izateko.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 85. orr.

3 (adizlagun gisa)

Mireiak bakarrik daki zein jostari jartzen nauen kantari horren musikak.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 33. orr.

-Eta horrek ba al du zuen teoremaren antzik? -galdetu zuen Ruche jaunak, jostari.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 46. orr.

Senarra, jostari berriz ere: [...].  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 95. orr.

Berak laztan erogarri horiekin jarraitzen du, sabeleraino jaitsi da, gerrian eta aldaketan dabil jostari.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 83. orr.

Ume batzuek, korrika jostari, baretasun giroa urratu dute.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 112. orr.

Whiskeya hurrupatu nuen, basoa eskuetan jostari.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 100. orr.

Belarri-gingila hozkatu zion gero jostari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 150. orr.

Horratx ura, zure atsegin hutserako harri tartetan behiti noraezean jostari.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 222. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus