Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jostaleku (25 agerraldi, 4 liburu eta 11 artikulutan -guztiak Herria aldizkarikoak-; orobat josta(-)leku 40 agerraldi, 2 liburu eta 31 artikulutan -guztiak Herria aldizkarikoak-) 1 iz jostatzeko lekua.

Eskola publikoaren jostalekuan egiten genituen borroken nostalgia pizten zidan kirol horrek.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 105. orr.

Ohera joan zen umez beteriko jostaleku batekin amets egitera: lorategi bat, zaldiko-maldiko, bilintzi-balantza eta guztikoa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 97. orr.

Talde bat kargatua izan da haurren josta-leku baten proiektu baten ikusteko.  Herria   2002-11-28

Hori da eskainia, gure Josta Leku kiroldegian.  Herria   2004-07-15

Herriak maiatz erditaraino muntadura asko ezarriak ditu plaza hortan, haur guzientzat jostaleku izan dadin.  Herria   2004-02-19

Uda batean, gure lagunartearen jostaleku nagusira etorri zen, Alaska izeneko hotelera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 57. orr.

Umetako jostaleku izan nuela baserria.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 16. orr.

Egun hartan Dubernet ginuen jostalekuan begirale.  Herria   2005-10-06

Elgar kurutzatzen diren lurpeko pasabide ilun horiek josta leku hautak direla eta, kukuka aritzeko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 40. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Peppone alkateak agintari guztiekin esku hartu zuen On Camilloren klub-jostalekuaren lehen harri-jartzean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 96. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

josta leku nasaian (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus