Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
jostaldi iz josteta.
Guk ikuspegia ez ezik, jostaldia ere gozatu dugu, zeren norbaiti han izkinetara josta gintezkeela bururatu baitzaio. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 146. orr.
Egia erran, isilmandatariaren egiteko hori [...] arras jostaldi polita iruditzen zait, horrez gain zereginik izanez gero. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 193. orr.
Hortaz, frogatzen bazion senarraren ustezko abenturak jostaldi hutsak zirela, emakumeak lasai egingo zuen lo. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 41. orr.
Eta, zera, kondoia, geroko jostaldi batean erabili genuen. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 280. orr.