Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jostalagun (orobat josta(-)lagun) iz josteta-laguna.

Mugurdien sasoian, ahalik eta jostalagun gehieni deitzeko esaten zidan, haren lorategian bilketa egiteko.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 72. orr.

Sebastian Etxeberry, bere josta lagun eta auzoen semearekin ezkonduko zen, haurrak zirenetik bi familiek erabakia zuten bezalaxe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 170. orr.

Elkarrekin hazi ginen, biok eskola-lagun eta josta-lagun.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 216. orr.

Zuzane Etchemendy familia gaztean plazer handirekin egin diote Ximun bigarren putikoari ongi etorria, Battitt anaiak izanen baitu josta lagun on bat.  Herria   2005-04-14

Gilen Garrüzetik lekutu zenetik jostalagunik gabe ibilia nintzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 161. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus