Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jostailu (349 agerraldi, 116 liburu eta 54 artikulutan; orobat jostagailu 55 agerraldi, 5 liburu eta 45 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian jostailu agertzen da) 1 iz haurrak jostatzeko egiten den edo balio duen gauzakia.

Jostailu berri bat oparitu ziotela.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 77. orr.

Nire jostailu guztiekin jostatzeko.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 84. orr.

Haurrak jostailu bat beretzat nahi duenean bezala.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 41. orr.

Jostailu berria nahi duen haur setatiaren gisara.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 80. orr.

Arrautza zilindriko hura jostailu hauskorra zen.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 53. orr.

Liburu eta jostailu zaharrez betetako kutxa batetik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 239. orr.

Jostailuek "hezigarriak" behar zuten beti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 163. orr.

Plastikozko jostailu batzuk.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 72. orr.

Halako latorrizko jostailu mekaniko bat izan naiz, barnea guztiz hutsa duena.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 505. orr.

Jostailuak birziklatzea edo partekatzea ere posible baita.  Berria - Euskal Herria   2004-12-17

Jostailuak segurtasun arau guztiak betetzen baditu.  Berria - Euskal Herria   2004-12-17

Motorra ikaragarria zen, baina han hankalatraba eserita zegoen gizonaren aldean jostailua zirudien.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 19. orr.

2 irud/hed

-Aizu, laguntxo -esan zion-, irrikan naukazu jostailu polit honekin lehen aldiz tipo bati tiro egiteko, zulo politak egiten omen ditu gorputzean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 266. orr.

Soldaduak jostailu eta apaingarri polita dira bakealdietan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 172. orr.

Expo-a jubilatuen Europaren beste jostailu bat zela otu zitzaidan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 137. orr.

· (hitz soila -en atzizkiaren eskuinean adizlagun balioaz) Eremu latz batean jarri zara, haizetearen jostailu, eta han zaudela agertu zaizu gazte bat galdezka.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 211. orr.

Erabilia sentitzen naiz, haren kapritxoen jostailu.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 61. orr.

Agintean jaun eta jabe, eta ohean amoranteen eta sexu-gutixien jostailu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 10. orr.

Ontzi-maskorra olatuetan zintzilik, olatuen jostailu.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 53. orr.

Ez al da, orduan, iraingarria besteen harrokeriaren jostailu bihurtu beharra.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 198. orr.

Ez zela emakume horren jostailu izanen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 54. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Ederki zaudek artea jostailu kaxa batean sartzen dutenak ere! -jarraitu zuen Claudek, isilaldi baten ondotik-.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 287. orr.

Jostailu-barrakekin, zaldiko-maldikoekin, tiro-jokoekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 54. orr.

Itxuraz, bene-benetakoa ematen zuen jostailu-pistolak.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 167. orr.

Bateriak, jostailu porroskak, ferrallak, burdinak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 42. orr.

Jostailu ekoizleak ez dira ez Olentzaro ez Errege Mago horiek ezta gurasoak ere.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

Hernaniko Afede jostailu enpresan kalteak eragin dituzte garrek.  Berria - Ekonomia   2006-01-18

Jostailu biltze bat egina izanen dela Herriko Plazan, azaroaren 27an.  Herria   2004-11-18

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Alabama estatu kontserbadoreak 1998tik sexu jostailuak saltzea debekatzen duen legeari eustea erabaki du.  Berria - Mundua   2004-08-01

Hemendik ibaia ikusten da, Katedralaren merloien gainetik, eta merloiek, lurraren maldak ikusezin egiten dituen kanpandorrearen gainean, haur-jostailuak dirudite.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 87. orr.

5 jostagarria, jostetan aritzeko gauza.

Mezaren ondotik bazen jateko, edateko, eta jostagailu ainitz, mus eta pilota.  Herria   2004-04-29

Bazkaria eta asko jostagailu, txartela tiratze eta musa.  Herria   2005-07-14

Aste huntan egingo dugu ortzegunean gure usaiako hilabeteko aratsaldekoa eta loto bat jostagailu gisa.  Herria   2003-03-17

6 jostailuzko

Bere jostailuzko erratza apurtu niolako. Jostailuzko tranbia elektriko bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 132. orr.

Animalia geldi haiek, jostailuzko tren geldi haiek, gabonetako mila-orriko tarten urre kolore kitsch hura.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 197. orr.

Jostailuzkoa zirudien pistola bat, peluka beltzaran luze bat eta pastazko betaurreko batzuk besterik ez.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 193. orr.

Plaza isilean, musikatxoaren oihartzuna zabaldu zen, jostailuzko zaldi bat airean tragedia baten iragarpen-jolasa egiten ari balitz bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.

Bazter batean, jostailuzkoak ziruditen beste hiru hilobi ñimiño ere ageri ziren lerroan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 11. orr.

7 jostailu denda

Jostailu dendara joan ginen aurrekoan Arantza eta biok.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 77. orr.

Jostailu dendetan saltzen zituzten plastikozko txirrindulari estatikoak bezala. Jostailu-denda baten erakusleihoaren aurrean.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 177. orr.

Haur bat jostailu denda batera joaten denean ez daki zer aukeratu.  Berria - Euskal Herria   2004-07-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

haurren jostagailuak (4); jostailu bat izan (3); jostailu bihurtu (3); jostailuzko musika (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus