Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ipuin jostagarri bat idatzi dut. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 285. orr.
Izeba Helenek beste puzzle bat ekarri dit, [...] eta izeba Lenyk liburu jostagarri bat. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 14. orr.
Baina ez rock and roll amerikar eder eta jostagarri hori, baizik eta musika itxuragabe eta zaratatsua. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 108. orr.
Larunbatean, aratseko 7-etan, ikusgarri jostagarri bat Variétés gelan. Herria 2004-01-22
-Doala ibaia bere bidean! -hots egin zuen Maelek, irribarre jostagarri batez Luthi begiratzen ziola. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 181. orr.
Irribarrez begiratzen zidan -irribarre jostagarriz, esango nukeen-. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 145. orr.
Heriotzaren alde jostagarriari buruzko filma. Berria - Kultura 2006-03-15
Hazeli ez zitzaion jostagarria iruditzen Herbie zurrutean ikustea. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 154. orr.
Grazia apur bat ere bazuen haiek guztiak modu jostagarrian kontatzeko. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 140. orr.
Hain era jostagarrian jantzita dagoen Knot kapitain jaunari. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 146. orr.
Izkirimiri, barre eta oroitzapen jostagarrietarako unea. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 271. orr.
Jostagarri baita kanoigilea bere bonbak zartarazia gertatzea. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 236. orr.
Begiak grisak zituen, eta eszenak berarekin zerikusirik ez balu baina jostagarri balitzaio bezala begiratzen zuen inguruan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 147. orr.
Balbok berari jostagarri zitzaizkion soinekoak eta zapatak erosarazten zizkion andreari, edo dantza egitera joaten ziren night clubetara. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 262. orr.
· Xarmagarria eta jostagarria nintzen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 220. orr.
Zein interesgarri eta jostagarria den abentura hau. Irakasleentzat atsegingarri eta jostagarriak ziren nire erantzun burutsuak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 294. orr.
Donostiar izaera alaia da, jostagarria. Askoren artean «Rataplan» - 11. orr.
Egoera jostagarria zitzaion. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 98. orr.
-Ez zuan hain jostagarria izango [...] hain zaila gertatu izan ez balitz! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 354. orr.
Ezezagun hari esker ari nintzen ikasten zein jostagarria izan daitekeen aldi berean hitz egin eta larrua jotzea. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 101. orr.
Mofie hemen da oraindik, beheko solairura jaisten garenean guztion jostagarri izateko. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 99. orr.
Gelako poloniar guztien jostagarri. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 223. orr.
Oroz gain, jakina, haurren jostagarri da eulia. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 48. orr.
Han ez omen zuten ez jostagarririk ez lagunik. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 18. orr.
Bere jostagarriak, hala nola antzerkia, pintura, musika edo politika. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 386. orr.
Horixe izaten da bainu herrietako jostagarri nagusia. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 203. orr.
Hitzak jostagarri hutsak dira halakoetan, denbora-pasa, puzzle bat egitea bezala. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 53. orr.
Irri-solas eta jostagarri bitxi-mitxiak. Herria 2001-11-01
Nire egunkari honetan gure estualdi guztiak jostagarri bezala hartzen ditut. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 294. orr.
Edith-ek eta biok Gure Neskato Alaia deitu izan genion beti, eta familiaren jostagarria izanez hazi zen Wood-tarren etxean, klown beti maltzur eta zalapartari bat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 25. orr.