Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Trajea joskera ederrekoa zuen, aurpegia ere egikera tatxagabekoa, ahoa ere bai, hortzak ere bai. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 80. orr.
Gero, egurra garraiatzeko erabiltzen zuen zaku zahar baten joskerak baliatuz egindako kapusai gisakoa burutik behera jantzi, eta kalera irten zen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 102. orr.
Baina narrazioen arteko joskera eredugarria bada ere, are interesgarriagoak dira elementuen erabilera eta lengoaien arteko elkarketa aberasgarria. Berria - Kultura 2004-07-02
Taldearen joskera goitik behera aldatu du: hiru zentral, lau erdilari, bi gehiago erasorako, eta aurrelari bakarra. Berria - Kirola 2004-05-19
Halako batean, hariak joskera ez dakit nola ekarrita, Iturrino bertsolariaren ondorengo bat zela esan zidan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 160. orr.
Eta dantza-joskera bizian sartu zen gero bere lagunen artean; hain iaio eta pausu-biran arin, behin ere halako dantza bikainik ez zuela ikusi iruditu zitzaion Don Kijoteri, horrelako dantzak ikusten ohitua bazegoen ere. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 143. orr.
Bestela esanda: nolako doinua, halako joskera (hitz-ordena). Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 22. orr.
Joskerari erreparatuta, perpausen osagaien ordenan dago aldaketa. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 20. orr.
Erabat baztergarriak dira bizpahiru menpeko esaldiez jositako diskurtsoak, baita joskera desegokia duten perpausak ere. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 103. orr.
Testuaren joskerak eta egiturak nolako behar duten. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 230. orr.
Joskera ezinago astuneko bi gutun teknologismoz josi haiek berrirakurriz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 280. orr.
Musika hori sintaxiaren barru-barruko joskeran dago, eta, doinu horretaz jabetzeko, ezinbestekoa da klasikoak irakurtzea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 255. orr.
Joskera edo sintaxiari dagokion aldetik, esan nezake nereak omen diren bizi-puska sintagmatikoak elkarri josiko lizkioketen orratz eta bizi-hari paradigmatikorik ez dudala uste kausi litekeenik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 198. orr.
· Hala ere, nahiago dut, aukeran, doinu-aldaketaz hitz egin, joskera-aldaketaz baino. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 20. orr.