Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta baratzea artoski artatzen zuen, arratsalde osoak han iraganez, hau landa, hura jorra, hemen zurkaitzak ezar, hantxe tomateak esteka. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 71. orr.
Azkenean nor bere etxera abiatzen zen, lur azala aski jorratua zela ohartzen ginenean. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 110. orr.
Aitzurka jarraitu zuten, mahastia jorratzen, hostoak bekandatzen eta mihimen multzoak gerrian zintzilik, abarrak alanbreari estekatzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 22. orr.
Belar txarrak kendu eta pixka bat jorratu geninan lurra, gauza ondo hasteko. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 261. orr.
Jorratu gabeko baratze bat dugu hau, hazitarako utzia. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 37. orr.
Ogiak dira burutu, artoak ere jorratu. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 74. orr.
Gizonak jira egin, eta lurraren mailaz gorako parterre jorratu berrian itsatsi ditu begiak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 156. orr.
Garai horretan jorratzen ziren gure landak. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 39. orr.
Punteneko bat-bateko bertsolariek oso gutxi jorratzen duten arloa da. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 56. orr.
Anitz jorratu du Hizkuntzaren Filosofiak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 126. orr.
Estatuek lankidetza jorratu behar dute nazioarteko zuzenbidea garatzen jarraitzeko. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 115. orr.
Euskal Herrian kulturaren transmititzeko zenbait bide jorratuak izan direla oharturik. Truth and Logic liburuan jorratzen duen teoriaren defendatzaileek judizio etiko oro esanahirik gabea dela aldarrikatzen dute. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 210. orr.
Estiloa jorratzeko. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 385. orr.
Atalez atal irakurtzen bada, berriz, gehien interesatzen zaizkigun alderdiak jorratu ahal izango ditugu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 17. orr.
Mahai baten inguruan elkarrizketa eta negoziazioaren bidea jorra ziteekela. Berria - Euskal Herria 2006-03-16
Jiro Taniguchik [...] jorratua zuen jadanik kostunbrismoaren esparrua. Berria - Kultura 2004-02-04
Tira, alda dezagun solasgaia, kontu ilun nahikoak jorratu ditinagu eta. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 165. orr.
Zuzenbidea ikastean eskubide erromatarra asko jorratu genuelako. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 242. orr.
Ezinbestekoa litzaiguke kristautasunak liburuan zehar duen itzala jorratzea. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 25. orr.
100eko 100 euskaldun izaiteko ametsa jorratu duelarik Itxaro Bordak, bere luma xorrotxarekin, [...]. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 99. orr.
Irakurtzeko dugun guztia birritan dagoeneko irakurrita, nazkatu egiten gara kartetan eta, jorratuaren jorratuaz betiko solasgaiak agorturik, mutu irauten dugu ordutan. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 160. orr.
Bere karguko lehen mintzaldian ederki jorratua zuen ere Georges Bush amerikarra. Herria 2004-04-22
Ezkerraldekoak ziren ari erran eta erran parada hauta dela gobernuaren azkarki jorratzeko! Herria 2004-02-12
Anartean, ezkerraldean gogorki jorratzen dituzte gobernuaren xedeak bai eta aintzin-kondu horiek. Herria 2002-10-03
Komunistekin bidaide izanak dira biak, bainan Txekoslobiako gertakarien ondotik jorratu dute Sovietar Batasuna, han zen diktadura. Herria 2001-11-15
Fernando Barrena Batasuna alderdikoak gogorki jorratu du Nafarroako gobernua, erranez taliban delakoen joka-bide bertsua duela. Herria 2001-10-11
Beste batzuk jorratu dute, eskasegia dela, xuhurra, garbitasunik gabe nork duen ere holako saila akulatuko azkenean. Herria 2001-04-05
Jorratu ditu ere Iparraldeko hautetsiak, ez dutelakotz preseski salhatzen debekatze hori. Herria 2002-10-24
Solasaldi luzea izan genuen, gure idazle kutunenei jorratu bat eman genien, berak ezagutzen ez zuen Hannibal Lecter-en azkenengo abenturara heldu ginen arte... Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 107. orr.
Zoroaldia bat-batean pasaturik, potroak jorratu zituen eta lehengo tonuan ekin zion ostera ere: [...]. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 91. orr.
alor guztiak jorratu (3); alor jorratu (3); bide bera jorratu (3); bide berriak jorratu (3); bidea jorratu (12); bideak jorratu (3); bitan jorratu (3); gai guztiak jorratu (3); gai jorratu (17); gai jorratu zituzten (4); gai ugari jorratu (3); gaiak jorratu (9); hainbat gai jorratu (9); ildoa jorratu (3)
bide hori jorratuko (3); bilkuran jorratuko (3); gai jorratuko (15); gaia jorratuko (9); gaiak jorratuko (9); hainbat gai jorratuko (11); jorratuko diren gaiak (3); jorratuko dituzten gaiak (3); konferentzian jorratuko (3)
jorratutako bide (4); jorratutako gai (3)
bidea jorratzea (3); gai batzuen jorratzea (3); jorratzea erabaki (4)
bide berriak jorratzeko (4); bide hori jorratzeko (7); bidea jorratzeko (5); bideak jorratzeko (4); gaia jorratzeko (6); gaiak jorratzeko (3); jorratzeko aukera (3)
arazoak jorratzen (4); bide berriak jorratzen (3); bidea jorratzen (12); bideak jorratzen (3); gai desberdinak jorratzen (3); gai jorratzen (8); gaia jorratzen (13); gaiak jorratzen (16); hainbat gai jorratzen (5); jorratzen duen gaia (3)