Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jorra 1 iz jorratzea.

Ondotik bigarren jorra ematen zitzaion alorrari, gorotza, arbi hazia, pagoxa hazia edo zena zelakoa nahastu bidenabar.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 301. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Zopizatze lanetan eta jorra lanetan ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.

Jorra-kontu eta baserriko lanbideaz aparte.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 141. orr.

· Martxo jorra, urguilu jorra; Apiril jorra, behar jorra; Maiatz jorra, lasto jorra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 128. orr.

Eta segur bazen lan mota frango laborari etxeetan: arto jorrak, arto biltzeak, arto xuritzeak, ogi joiteak, belar egiteak, belarketak, egurketak, iratze epaiteak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 183. orr.

3 jorran adlag jorratzen.

Horiek hola, aise da hiri handietako bizi-moldearen jorran artzea.  Herria   2003-06-12

Etchelet, kontent naiz zure galde pullit eta goxuaz, aritzeko partez elgarren jorran edo politika itsuan.  Herria   2004-01-22

· Arto jorran denak aitzurrekin lerroan genbiltzala.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 20. orr.

4 potro jorran

-Zer egin beharko nuke... zabortegi honetan apatx egin eta potro-jorran aritu gau osoan? -galdera erretorikoa botatzen zuen tupustean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 152. orr.

Potro jorran egoten nintzen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 44. orr.

Gaurkoari dagokionez, ez duk pentsatuko orain arte potro jorran ibili naizela, ezta?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 152. orr.

· Estudiante tunantearen eredurik klasikoenean ibili zitzaigun han; potro-jorra alegeran, nahi bada.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 240. orr.

5 titi jorran

Ahal genuena eginez, ipurdi-heltzen, titi-jorran eta musuka, han errenditzen gintuan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 47. orr.

[...] nola ikusten dituzuen urrun holako akademia guztiak, balio ere, ez baitakizue zertarako balio dezaketen, titi jorran ibiltzea, barkatu hain gordin ibiltzea, askoz ere atseginago gerta daitekeen adin horretan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 125. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arto jorran (3); letra jorran (59); potro jorran (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus