Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
jornada 1 iz eguna.
Hori zen baserritarraren laneko jornada: goizean goiz, izarrekin hasi, eta eguna joatean, ilunabarrarekin batera, ahituta, akituta, izarrekin aki. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 449. orr.
Garate hemezortzi ordu jarraian aritu zuan lehengo astean, ez zuan kabinatik jaitsi jornada osoan, hebaindua zegoan hurrengo egunean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 185. orr.
2 gurdi baten edukia.
Belar-onduarekin azken jornada edo gurdikada etxeratzean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 76. orr.
Gozo-gozo noa aurrerantz, eskuin-ezker balantzaka, jornada belar bat banintz bezala. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 122. orr.