Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

joritu, jori(tu), joritzen 1 da ad jori edo joriago bihurtu.

Bere aberastasunez fidatzen dena zimelduta eroriko da, zintzoa zuhaitz mardula bezala jorituko. Bien barnean hazitako isiltasuna joritu egin zen kanpora irtenda eta fruitu mingots bihurtu.  Elizen arteko biblia   EsZ 11,28

Itxuraz joritu eta guritu da egungo amaren zortea, baina itxuraz bakarrik ainitzena.  Herria   2001-05-24

Apainduz eta jorituz joan baitira kantari talde horren xaramelak, horra nun dugun aberastua eta hazia lehenago nekez hasi omen zirenen xarma hura.  Herria   2002-10-17

Eta neure eginahalak Guztiahaldunaren bedeinkazioaz joritzen ikusiko ditudan unea izanen da nire bizitzako unerik ederrena.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 398. orr.

• 2 du ad

Emakumeek etxeaz arduratzeko, josteko, senarrentzako jantziak egiteko eta baratzeak joritzeko erabiliko zutela denbora.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 383. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus