Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egia aitortzekotan, ez nuen nik garai hartan aita izateko batere joranik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 334. orr.
Aipuak behin eta berriz bilatzeko joran hori. «Kuskue tanden», 2004 - 82. orr.
Nire sentiera guztiek, nire gurariek, nire joranek, jomuga aurkitua zuten noizbait ere! Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 60. orr.
Boterearen joranak uztarpetu zuen, hiltzeko gogoak heldu zion eta ez zuen uzten libre. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 199. orr.
Halako berotasun bat sumatu nuen [...] zure agur-keinu horretan, barruko joranari eutsi edo jaregin tentsioan bazeunde bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 25. orr.
Mentxu kopaxka bat hartzeko joranez zegoen baina kafesnea eskatu zuen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 115. orr.
Gero piztiak eta abereak ikotika hasten dira larre marduletan eta ibai azkarrak zeharkatzen dituzte: horrela, zure lilurak atzemanik, joranez jarraitzen dizute gidatu nahi dituzun noranahi. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 33. orr.