Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

joputza 1 iz jopu denaren egoera.

Pertsonen egoerari, askatasunari eta joputzari buruzko auziren bat.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 237. orr.

Erresistentziak, erreboltak, hiriak hartzeak, horiek denek biztanleen joputza zekarten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 275. orr.

Zenbait mendetan jende-zuzenbide bera erabiltzeak joputzak izugarri hedatzea ekarri zuen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 275. orr.

Joputza ez zen, beraz, erromatarren gauza berezi bat, ez eta askatasuna eta aitoren semetza barbaroena ere.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 273. orr.

Gauza arrunta izan zen lur-jabeek lurrok elizei eman eta gero beraiek zentsuz hartzea, joputza horren bidez elizen santutasunean partaide zirelakoan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 277. orr.

Joputzatik atera.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 304. orr.

Bestalde, ofizioak lantzen zituzten gizon libreak haietan jardun behar zuten jopu bihurtu ziren; joputzek itzultzen zieten ofizioei eta laborantzari hauei kendu zitzaiena.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 276. orr.

2 irud/hed

Herri mitiko hau, "independentziaren" aldezle heroikoa, bere kate eta joputzaren defendatzaile da aldi berean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 56. orr.

Laclosek tratatu feminista harrigarri bat ere idatzi zuen, andreen joputza zapartatzeko iraultza handi bat eskatuz.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 72. orr.

3 glebako joputza feudalismoan, lantzen duen lurrari lotuta dagoenaren joputza.

Glebako joputza, beraz, ezarrita zegoen jadanik Galiako parte hartan burgundiarrak sartu aurretik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 273. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus