Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

joniar 1 izlag Joniakoa, Joniari dagokiona.

Egeo itsasoko uharteetatik joniar itsaso ertzeraino.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 122. orr.

Ontzia Joniar itsasoan barna Greziako hegoalderantz zihoanean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 29. orr.

Espainiar arpilatzaileek Cuzcon egindako bekatuak joniar eskulangileek ordaindu zituzten Zikladetan eta nekazari alemanek Suabian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 57. orr.

Hiru ordenetatik, ordena joniarra hartu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1770. orr.

Berebat Mileton Peonio horrek berak eta Dafnis Miletokoak eraiki zuten Apolorena estilo joniarrean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3190. orr.

Friso joniar bat oroitarazten zuen apaindura hanpatuegia aitzinaldean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 238. orr.

Saiatu naiz tenplu doriar, joniar eta korintoarren eraikuntzan bete beharrekoak diren proportzioak zein diren esaten.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2050. orr.

2 Joniako herritarra.

Joniarra eta egiptoarra ibai-bazterrera abiatu ziren; feluka bat iritsi berria zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 45. orr.

"Oin azpian duzuna ere ikusi ez, eta zeruan gertatzen dena asmatu ahal izango duzulakoan" -egin zuen garrasi Léak ahots garratzez, joniar tentela antzeratuz-.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 60. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus