Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jomuga (orobat jo-muga g.er.) 1 iz

Bazekien saiakera edo dena delako haiek nobela zutela jomuga, itu, ipar.     «Kuskue tanden», 2004 - 98. orr.

Bikote hura zuen jomuga; bere target-a.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 182. orr.

Bozak helburu eta jomuga.  Berria - Mundua   2004-12-31

Jainkoak, gauza guztien sorburu eta jomuga denak.  Elizen arteko biblia   Heb 2,10

Hura dut nik jomuga. Jomuga iristeko nola jokatu behar den.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 372. orr.

Hitzak ez dira, ordea, egonean egoteko, egonean joan eta jomuga jotzeko baizik.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 92. orr.

Mafiako hiltzaileek jomuga huts egin zutela.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 250. orr.

Sekula ez zuten beren jomuga huts egin.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 264. orr.

Bere bidaiaren jomuga hantxe aurrean du, deika.     «Kuskue tanden», 2004 - 218. orr.

Aurreko hamabi liburuen jomuga aurkezten du Euklidesek liburu honetan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 162. orr.

Sendatu ninduten eta mundura bota ere bai, zakur herrena botatzen den bezala, denen iraingarri, denen ostikoen jomuga.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 52. orr.

Frogabide teologiko edo metafisiko baten azken jomuga -kanpoko mundua, Jainkoa, halabeharra, forma unibertsalak- [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 38. orr.

Bi eraso horien jomugak Mosul hiriko komisaria bat eta [...] Ameriketako Estatu Batuetako Armadako konboi bat izan ziren. herria¬

Balizko irakurle oso desberdinak jomugatzat hartuta idazten direlako gaur egun bertsoak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 57. orr.

Bere jomugarantz zihoan zuzen, jomuga hori begien bistan balu bezala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 213. orr.

Tiroka jarraitu zuen, hamar-hamabost bider jomugaren kontra, eta emakumea haurdun geratu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 45. orr.

Bidaiari zoriontsu eta jomugarik gabea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 149. orr.

2 (izenondoekin)

Itsu-itsuan ibiliko da, jomuga zehatzik gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 467. orr.

XXI. mendeko EITB: Jomuga berriak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-30

Zer zeukan Txitxikovek bere nahi eta gurarien jomuga nagusi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 65. orr.

Erresistentziak ere jomuga jakinak ditu: okupatzaileak edo kolaborazionistak.  Berria - Harian   2005-01-30

Batzuk apezak, serorak eta monjeak ziren, gure gazteen koleraren jomuga naturalak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 274. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Beste lepo batzuetan urrundik ikus zitezkeen biribil gorri handiak eta erdian puntu gorri handiak, zirikatzaile, desafiatzaile, jomuga-seinale baten gisa: hona egin behar duzue tiro, unea heltzean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 220. orr.

4 jomugan izan (norbait)

Urdekume halakoa, faxista zikina, jomugan haugu...!  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 92. orr.

«Terroristek Nafarroa jomugan» dutela frogatutzat jo zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

Jomugan dituenen jomuga izatea baitu gezilariak amets.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 10. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus