Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina jolea ez ezik, sortzailea ere badugu Elgeta, bere kantu propioak egiten zituen. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 70. orr.
Alan Griffin irlandesa, haizezko soinu tresnen joilea. Herria 2004-11-04
Bera zen taldeko bateria-jolea. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 18. orr.
Profeta-trantzean aztoraturik etorriko dira, psalteri- eta danbolin-joleak, txirula- eta zitara-joleak aurretik dituztela. Elizen arteko biblia 1 Sm 10,5
Ni homelessa izan aurretik musikaria nintzan, tronpeta-jolea, eta oso maila onekoa, ez pentsa! Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 48. orr.
Denbora guztian akorde berdintsuak jotzen zituen gitarra-jole erdi lokartu zozo bat. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 82. orr.
Cesar Zapirain oboe jolea lagun duela. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 80. orr.
Lizarrako gaita-joleak eta trikitilariak. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 139. orr.
Datorrela kanpai-jolea! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 204. orr.
Anartean, atean xilintxa joileak xapela kendua zuen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 12. orr.
Marisa eta biok Biolin-jolea teilatuan filma ikustera joan baikinen beheko auzora. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 79. orr.
· Haddington Roadeko organo-jole postua baitzuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 261. orr.
· izond Neska piano-joleak oraingoan akatsik egin ez duelako bukatu dik pieza. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 42. orr.
Polita izango litzateke, kondetzar edo handizki horietakoren batekin ezkondu nire alaba, eta hark, gogoak emandakoan, bilaukume eta sokil-jole baten, gorulexar baten alaba gisa goitik behera bedeinkatzea! Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 113. orr.
Sarritan, gainera, hitz bakarrak herri guztiaren belarriak jotzen ditu, pregoi-jolearen ahotik hara. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 263. orr.
Drogazalea eta larru-jolea, gezurtia eta gaizkile txiki bat, maite ninduten guztien traidore bat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 294. orr.
Beste batzuek Veneziako larruz egindako zorrotxo bat erabiltzera behartzen dituzte beren txorta-joleak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 123. orr.
· izond Zer egin horrelako pertsona ergel eta erosta-jolea edukiz gero? Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 332. orr.
Aldamenean compact disk jole bat The Papas and the Mamas-en Dream a little dream of me jotzen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 83. orr.
biolin jole (5); biolontxelo jole (3); gitarra jole (6); organo jole (4); piano jole (3); soinu jole (4); tronpeta jole (5)
bateria jolea (3); gitarra jolea (5); piano jolea (6); tronpeta jolea (3)
gitarra joleak (4); tronpeta joleak (5); turuta joleak (3)
piano jolearen (3)