Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Uil eta biok ia egunero joaten ginen komikitegirara, edo jolastokira. Hirurak bost gutxiagotan gaztelutik irten eta jolastokiak zeharkatu zituzten. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 35. orr.
Udalekuko jolastokiak ikusi dituztenean [...] futbolean aritzeko gogoa piztu zaie. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 73. orr.
Liburutegi txiki bat, gazteentzako bilera-gela bat eta umeentzako jolastokia ipini ahal izateko. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 91. orr.
Harryren lehenengo quidditch-partidaren bezperan, hirurak zeuden jolastoki izoztuan atsedenaldian. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 164. orr.
Paseoak jolastoki bihurtuko ziren, futbol zelai edo saskibaloirako leku ezinago apropos. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 18. orr.
Erakunde honek lantegiak eskaintzen dizkie gazteei, jolastokiak, hitzaldiak, aholkulariak, txangoak eta bidaiak Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 59. orr.