Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jolasti 1 izond jostaria, jostalaria.

Gazte jolasti eta dibertsio zalea izanik ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 493. orr.

Idisko gorri, untxi jolasti edo arkume otzanarekin.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 107. orr.

Arestiko tonu hantustearen batere arrastorik ez zuen haur gisako hizketa-modu jolasti batez hitz egin zion gero Willemek Mathilderi.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 169. orr.

Egunsentiko argi berriak guztiz zilartuta zeukan itsasgaina eta haize batere zakarkeriarik gabeak etengabeko distira jolasti baten irriñoa eragiten zion urari.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 118. orr.

Lurrunak sortutako lerro zurixka bero eta jolasti hura arnastu zuen lehendabizi eta, ondoren, lehen zurrutean, poztasunezko hasperen luzea utzi zuen ezpainetatik irteten.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 26. orr.

2 (adizlagun gisa)

Eta gero? -galdetu zidan, jolasti. Horrezaz gain, orduak eta orduak ematen genituen hizketan, errekan alai eta jolasti bainatu ondoren eguzkitan etzanda.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 101. orr.

Norak dibertiturik begiratu zion, hain berea zuen erbinude baten arintasun urduria begi-ninietan jolasti: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 80. orr.

Miseriaren irribarrean dago, esperantzaren ezpainetan kulunka, jolasti.  Berria - Mundua   2004-07-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus