Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
jolasgura iz jolasean ibiltzeko gogoa. ik jolasnahi.
Bat-bateko jolasgura kutsatu zaie beste guztiei zipriztin-tantek bustitzearekin batera. Urak pertsonarik helduenak ere, serioenak ere, haur bihurtzen ditu; noizbait izan ziren haurren ilusioa eta jolasgura pizten die. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 74. orr.
Denon jolasgura ongi ase genuenerako aspaldi ilunduta zegoen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 136. orr.
Orain, jolasgurak eta galderak astebururoko bidaia amaiezinetako neke eta istripuetan galdu zaizkienean. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 147. orr.
Sintaxiaren herabetasun ezkutuzalea; komen jolasgura asegaitza; puntuen arnasa. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 178. orr.