Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
jolasgela (orobat jolas-gela g.er.) iz jolasean ibiltzeko gela.
-Zergatik ez duzu umeen jolasgelako pianoa apur bat jotzen, ni lokartzeko? Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 203. orr.
Saloia, saloi atzeko sukaldea, sukalde gaineko logelak, eta harantzagoko jolasgelak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 42. orr.
Jolas-gelako ateak kristal zehar-argitsuak ditu. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 100. orr.
Lasai lo egin nuen gau hartan Bennett familiaren beheko solairuko gelan, baina goizean goiz esnatu nintzen, aldameneko aretotik -jolasgelatik- zetorren kirrinka-hots batek iratzarririk. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 100. orr.