Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
jolasaldi iz jolaserako denbora, jolasean aritzeko aldia.
Ni ez naiz gure jolasaldietan antzerkiak asmatzen dituen horietakoa. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 76. orr.
Txikitan horrenbeste jolasalditan kide izan zuen zaldiak. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 214. orr.
Hori gertatzen zaigu arduragabe jokatzen dugunean: hala nola jolasaldietan, [...] gizarteko harremanetan eta abar. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 65. orr.
Baina jolas eta gozo aldiak ez ezik, makur aldiak ere izaten zituzten. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 55. orr.