Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
jokera iz musika tresna bat jotzeko era.
Bizia eta erritmo handikoa da Elgetaren jokera. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 71. orr.
Rufinok, joten ez ezik, jokera bat, estilo bat transmitidu eustan. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 88. orr.
Roberto Etxebarriak haren jokerea "raziala" zala dino. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 38. orr.
Bizkaiko jokerea, ondo esplikaten ez dakit, baina kasta handiagokoa da, gelditze bruskoak daukaz, indartsuagoa da. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 88. orr.