Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
jokatzaile 1 iz dirua jokatzen duen pertsona.
Berdintzen zirelarik bi pilotari andanak, nola baitziren sos jokatzaileak, oihu egiten zuen xaxariak jendea beroarazteko jokatzeari buruz: [...]. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 19. orr.
Lehenik, airez aire gaina hartu dute irabazleek, 29-13 eta orduan nork irriskatuko zuen galtzaleen alde? Alta merezitu dute jokatzaileen konfiantxa eta 42 etan berdindu ere. Herria 2001-02-01
2 antzezlea.
Hola-hola erakutsi nahi du naski Pier-Pol musikari-kantari-pastoral idazle eta jokatzaileak, Eppherre eta holako lagunekin, bere gisako trajedia hura ere. Herria 2003-07-31