Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jokaldi 1 iz joko batean bereiz daitekeen egite bakoitza, hala nola jokalari baten txanda bakoitza, edo irabazten edo galtzen den gertaldi bakoitza.

Jokaldi batek partida osoa goitik behera alda dezake. Ezinezkoa zaio jokalariari jokaldi horrek ekarriko duen ondorioa zenbaterainokoa izango den aurreikustea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 121. orr.

Partida xisteraz jokatuko zen eta hamar jokaldi izango ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 70. orr.

Partida hartako hamabigarren jokaldian, pieza beltzekin jokatzen zuen jokalari alemanak bere erregina mugitu zuen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 20. orr.

Ordurako jokaldi bat martxan zegoen, eta emakume batek zenbakiak esaten zituen oholtzaren gainetik.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 81. orr.

Toulonek ez zuen kasik jokaldirik egin baionarren esparruan.  Berria - Kirola   2006-01-14

Hans zaharrak hogeita hamaika jokaldi egin eta izerdi asko bota behar izan zuen mate emateko.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 50. orr.

Jokaldi maltzur batek ordaina merezi du.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 151. orr.

Gertagarria (sei aurpegiko dado batekin egindako 6 milioi jokalditan gutxi gorabehera milioi bat aldiz batekoa agertzea) eta gertagaitza (sei jokaldi jarraitan, dado berberarekin, sei aldiz segidan batekoa agertzea) ez dira, berez, izatez, diferenteak; maiztasunean datza aldea, soilik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 30. orr.

Burtsan jokaldi bat egin nahi zuen aldiro galdea egiten zidan lehenago.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 397. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

'Oso jokaldi ona', esan nion nire arerioari.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 57. orr.

Biba lau pilotariak eta holako jokaldi ederrak muntatzen eta muntatuko ere dizkigutenak.  Herria   2002-10-10

Bereak izan ziren jokaldi onenak, eta baita partidako gol ederrena ere.  Berria - Kirola   2004-06-22

Bigarren zatia hasi orduko, partidako jokaldirik dotoreena burutu zuten gorritxoek.  Berria - Kirola   2006-01-05

Britaniarrek jokaldi txukunagoak osatu zituzten, baina ezin golik sartu.  Berria - Kirola   2004-06-18

Seigarren minutuan jokaldi ikusgarria egin zuen ezker hegaletik.  Berria - Kirola   2004-10-01

Barthez atezainak jokaldi ikaragarria egin du, salbatu baitu aldi bat baino gehiago atxikitzen duen atea.  Herria   2004-10-21

Enekoren jokaldi antologiko batek eman zion garaipena Barçari.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 144. orr.

Jokaldi inozo samarrak intentsitatea irabazten zuen esatariaren ahotsean, baloiaren norabideak iritsi batera zeukana baino arrisku askosaz ere handiagoa iradokitzen zuen esatariaren emozioak.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 127. orr.

Zorigaiztoko jokaldia izan da berdinketarena.  Berria - Kirola   2004-03-07

Partidetan, batzuetan, aurkariak ustekabeko jokaldia egiten du, eta, orduan, erabakiak di-da hartu behar dira.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 107. orr.

Teknikoki futbolaririk onena da, eta landutako jokaldietan oso fina.  Berria - Kirola   2004-11-03

Erasoko jokaldia bikain amaitu zuen Bobok.  Berria - Kirola   2006-01-14

Azken hiru partidetan lortutako bost golak geldikako jokaldietan sartu dituzte.  Berria - Kirola   2004-02-07

Bakarkako jokaldien menpe gaude askotan, Stojanovicen kalitatearen menpe.  Berria - Kirola   2004-10-14

Buruz buruko jokaldietan maisua da Ronaldo.  Berria - Kirola   2006-03-09

3 irud/hed

Mahai Nazional "zaharraren" askapena Mayor Orejaren jokaldi makiavelikoa zatekeen, HBko buruzagitza "berriaren" irekiera-prozesua oztopatu nahian.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 179. orr.

Mutilak alde egingo zuen, eta handik egun batzuetara berriro errepikatuko zuen jokaldi bera, bere izentzat politikari ezagun edo zezenketariren baten izena emanez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 33. orr.

Hasiera-hasierako jokaldi jainkotiar hari big bang deitzen diote ingelesek.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 78. orr.

Ate itxiari begira igaro diren hogei segundo inguru horiek arras luzesten dira, eta are gehiago harritzen da ikuslea, konturatzen denean [...] hori baino askoz denbora luzeagoa irudikatzen zuela denbora horrek, narrazioaren jokaldi batez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 225. orr.

Errege izateko edo izateari uzteko orain Gorteen (nazioaren) onarpena galdatzea, jokaldi juridiko-politiko abil bat zen, liberal konstituziozaleei bezain egoki kontserbatzaileei zetorkiena.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 52. orr.

Eta horixe da gure jokaldia: Euzkadi herrialde-tapoi bihurtzea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 35. orr.

Atergabeko miragarri zaizkigu izadiaren jokaldiak, behin eta berriro elementu genetiko berak erabiltzen baititu oso organo desberdinak gauzatzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 128. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eskolako patioan izan zen, ordu erdiko futbol jokaldiak egiten genituen sasoian.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 124. orr.

Estrategia jokaldietan, adibidez, arazo eta zalantza asko sortu dizkigute.  Berria - Kirola   2006-01-06

Ez da gol jokaldirik egon.  Berria - Kirola   2004-06-15

Geldialdian, zaldiak aldatzen ari ziren bitartean, dado-jokaldi batean sartu zuen Mérék Pascal.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 370. orr.

Eskiak eta eskumakilak mikado-jokaldi nahaspilatu batean trabeskatuak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 216. orr.

Ez al da maisu-jokaldia?  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 129. orr.

Beste batzuentzat, aldiz, desagerketaren afera karismarik gabeko hautagai izatetik itzal handikoa izatera pasatzeko publizitate jokaldi bat besterik ez da izan Ribkinen jokabidea.  Berria - Mundua   2004-02-14

5 antzeztaldia.

Teatro jokaldi hura iraganik, prestakizunetan hasi ginen berriz.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 275. orr.

Tolosa aldeko 4 jokolarik oren bat eterdiz irri eginaraziko dute, beren gisako pailazo eta antzerkitxo jokaldiekin.  Herria   2003-04-24

6 jokatzea; jokatzen den aldi bakoitza.

Ezpata-jokoa zen, biren arteko jokaldia. Hiru pilotari badituzte Xilerat joaiteko hautatuak, pilotari gazteen jokaldietarat.  Herria   2005-09-01

7 jokaldi makur

Azalpen bakarra dago: norbaiti bururatu zitzaion zure autoari jokaldi makurren bat egitea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 220. orr.

Ez zuen okerra aurkitzen, baina jokaldi makurren bat egin zuelako sentipena ez zen desagertzen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 86. orr.

Lortuko ez bagenu, Kataluniari jokaldi makurra jokatzeaz gain, PPrentzat garaipena izango litzateke.  Berria - Mundua   2006-01-19

Eta asmatu zenuen, horixe asmatu zenuela, jokaldi makurra akatsik gabe atera baitzitzaizun.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 269. orr.

Ez du gogorik egin ziguten jokaldi makur higuingarriaren berri emateko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 225. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus