Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jokalari (orobat jokolari g.er.) 1 iz kirol joko jakin batean esku hartzen duen lagun bakoitza.

Eta River Plateko jokalari hura, Di Stefano bera aulkian utziko zuena.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 13. orr.

Christophe Lamaison jokalaria on da aritzeko baina trebatzaile nagusiarekin ez du hitzik egiten.  Herria   2004-05-13

Zer egiten du entrenatzaile berri batek talde batera iritsi eta jokalari ia guztiak berriak direnean?  Berria - Kirola   2004-11-14

Mazas miarriztar jokalariak partidako azken minutuan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 235. orr.

Saskibaloiko jokalariak imitatuz.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 12. orr.

BO errugbi taldetik hiru jokolari etorriak ziren ere beren sustenguaren ekartzerat Jackson Richardson frantses jokolariaren taldeak Ligako xapela nahi luke beretu aurten, eta bide onean da.  Herria   2004-12-16

Berehala hasi baitzen, xakeko jokalaria bailitzan, hurrengo mugimenduaren nondik norakoak oldozten.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 54. orr.

Zazpina jokalari izaten dira alde bakoitzean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 151. orr.

-Bada beste jokalari bat alde bakoitzean, zaintzailea deitua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 152. orr.

Harry oso jokalari ona zen quidditchean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 15. orr.

Bost euskal jokalari ariko dira Atenasko Olinpiar Jokoetan. Jokalariak dira, entrenamenduetan, hamaikakoa osatzen dutenak.  Berria - Kirola   2004-06-19

Denboraldiz denboraldi badira euskal taldeek utzita ateratzen diren jokalariak.  Berria - Kirola   2004-01-17

Barkero da Realetik atera ez atera ibili den bigarren jokalaria.  Berria - Kirola   2004-09-01

Toshackek fitxatutako jokalaria.  Berria - Kirola   2004-04-16

Bigarren zati horretan ohiko jokalariak zelairatu ziren.  Berria - Kirola   2006-01-14

Angelutarrek bi gol sartu zituzten jokalari bat gehiago zirela baliatuta. herria¬

Lau jokalariak trenpu hoberenean.  Herria   2005-01-06

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jai alai jokalari gihartsuaren prototipoa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 225. orr.

-Boleibol jokalaria naiz, gazte talde nazionalekoa naiz.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 138. orr.

-Vernonek esan dit golf-jokalari aparta zarela, Mason jauna... Terrazako mahaiak xake-jokalari anitzen ohiko biltokia zirela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 13. orr.

Ping-pong jokalari aparta.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 195. orr.

Mireille Darc zine jokolariak.  Herria   2001-11-08

3 antzezlea.

Sustrai horien bila, hiru ataletan banatu dute liburua: Eszenatokia, Jokalariak eta euren argudioak, eta Ezkutuko argudioa.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Antolatzaileek, jokalariek eta ikusle gehienek ekaitzaldia laburra izango zelako itxaropena ukan bazuten ere, euri erantsia iraunkorra izango zela agerian geratu zen laster, eta ikusgarriari berriro ezin izanen zitzaiola ekin argi geratu zen.  Berria - Kultura   2006-05-09

Gertakari horietarik eta jokolarien jokoari esker sortzen da irria, irri nasaia.  Herria   2001-06-07

Bakoitzak berea egiten du eta filma guzian irri egiten da nasaiki, hain irri egingarriak diren jokolarien arteko harremanak.  Herria   2001-06-07

Kantari paregabea, jokolari fina, ez dakit zenbat filmatan ; Brassens bezala, gogoan daukagu.  Herria   2001-11-15

• 4 (izenondo gisa; irud)

Lehen euskarri bat izan daiteke bertze ezker abertzale politikoki jokalariago bat eratzeko bere asmoetan.  Berria - Harian   2005-04-18

• 5 izond diru jokoetara zaletua, dirua jokatzera emana dena.

Jokalaria zen, jokoa gustatzen zitzaion.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 34. orr.

Dimitri gizon garaia zen, indartsua, Inperioko Guardetako ofiziala, kirolari ona, larruzalea, jokalaria, parranderoa...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 246. orr.

Poker mahaiak, jokalari zurrunez inguratuak, iragan ondoren, blackjack jokorako mahaien artean sartu zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 77. orr.

Jokalari bakoitzak fitxak jarri zituen mahaian.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 78. orr.

Karta-jokalari oso bitxia zara zu...  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 114. orr.

Poker-jokalari trebe eta porrokatua.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 269. orr.

Miranda eta bere ahizpa bridge-jokalari paregabeak ziren.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 149. orr.

Atlantic City-ra, non oholezko kaiak eta ibilbideak, pelikuletan hainbat aldiz ikusiak, atsedentoki diren jokalari berotuentzat.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 134. orr.

Polizi auto baten argi zaflada urdin eta gorriek iluntasuna ebakitzen zuten eta kasino-jokalari merke haien buruetan sega modura igarotzen ziren.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 82. orr.

6 jokalari-ohi jokalari izandakoa.

Mahai teniseko jokalari ohia.  Berria - Kirola   2006-02-23

Winston Guest -Wolfie- da, hots, polo jokalari-ohia, milioiduna eta hegaldi-enpresa baten jabea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 209. orr.

Frantziako selekzioko jokalari ohi batek bere emaztea hil du.  Berria - Kirola   2004-08-10

Tau Baskoniako jokalari ohiak.  Berria - Harian   2006-04-27

Entrenatzaileen artean ohikoagoa da jokalari ohiak aurkitzea.  Berria - Kirola   2004-03-17

Inazio Kortabarria jokalari ohiak eta Javier Exposito entrenatzaile ohiak.  Berria - Kultura   2004-11-25

Aurtengo sagardo denboraldiaren lehen txotxa Periko Alonso Realeko jokalari ohiak eta bere seme Xabi eta Mikel Alonsok, Realeko jokalariek, egin zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

alaveseko jokalari (11); athleticeko jokalari (35); athleticeko jokalari ohia (8); bartzelonako jokalari (8); basketeko jokalari (8); baskoniako jokalari (24); bezalako jokalari (11); bi jokalari gutxiagorekin (11); bidasoako jokalari (10); bigarren taldeko jokalari (12); etxeko jokalari (11); europako jokalari (7); euskal herriko jokalari (7); euskal jokalari (10); futbol jokalari (19); golf jokalari (9); harrobiko jokalari (21); hartuta dagoen jokalari (7); iazko jokalari (7); jokalari aipagarriak (12); jokalari aparta (10); jokalari argentinarrak (8); jokalari ari (7); jokalari ariko (11); jokalari ariko dira (11); jokalari aritu (11); jokalari aritu ziren (7); jokalari arriskutsuak (8); jokalari azkarra (9); jokalari bat gutxiagorekin (41); jokalari berri (34); jokalari berria (10); jokalari berriak (29); jokalari berrien (9); jokalari beteranoak (8); jokalari bezala (19); jokalari bikaina (11); jokalari bikainak (24); jokalari deitu (12); jokalari deitu ditu (9); jokalari dezente (11); jokalari erabakigarria (9); jokalari erabakigarriak (9); jokalari fitxatu (20); jokalari fitxatu ditu (11); jokalari galdu (8); jokalari garrantzitsu (29); jokalari garrantzitsua (36); jokalari garrantzitsuak (34); jokalari gazte (26); jokalari gaztea (17); jokalari gazteak (64); jokalari gazteei (7); jokalari gazteek (10); jokalari gazteen (10); jokalari gazteena (8); jokalari gutxi (15); jokalari gutxiagorekin (14); jokalari gutxik (7); jokalari handia (9); jokalari handiak (16); jokalari izan (8); jokalari izatea (8); jokalari moduan (9); jokalari multzoa (8); jokalari nafarrak (11); jokalari ohi (37); jokalari ohia (76); jokalari ohiak (61); jokalari ohiaren (8); jokalari on (23); jokalari on asko (10); jokalari ona (37); jokalari onak (85); jokalari onena (75); jokalari onena izan (12); jokalari onena izendatu (9); jokalari onenak (39); jokalari onenaren (23); jokalari onenaren saria (16); jokalari sorta (20); jokalari txuri (9); jokalari ugari (7); jokalari zelairatu (8); jokalari zuri (24); jokalari zuri gorriek (7); lau jokalari (55); lehen mailako jokalari (7); lehen taldeko jokalari (10); ligako jokalari (15); miarritzeko jokalari (16); miarritzeko jokalari ohia (8); munduko jokalari (12); ohiko jokalari (7); ordezko jokalari (8); oso jokalari ona (9); partidako jokalari (10); portlandeko jokalari (21); realeko jokalari (36); selekzioko jokalari (15); taldeko jokalari (74); tauko jokalari (12); tenis jokalari (9); urteko jokalari (16); xake jokalari (14)

jokolari hoberenetarik (4); jokolari onak (8); taldeko jokolari (5)

alaveseko jokalaria (8); athleticeko jokalaria (37); azken jokalaria (9); baskoniako jokalaria (11); eskarmentu handiko jokalaria (7); funtsezko jokalaria (9); futbol jokalaria (8); golf jokalaria (7); jokalaria fitxatu (10); jokalaria izan (26); jokalaria izan zen (11); jokalaria izango (12); jokalaria izatea (7); lehen mailako jokalaria (9); madrileko jokalaria (9); miarritzeko jokalaria (27); portlandeko jokalaria (21); realeko jokalaria (34); taldeko jokalaria (11); tau baskoniako jokalaria (10)

alaveseko jokalariak (14); athleticeko jokalariak (28); bartzelonako jokalariak (7); bidasoako jokalariak (8); bigarren taldeko jokalariak (7); eibarko jokalariak (7); eskarmentu handiko jokalariak (7); etxeko jokalariak (11); gainerako jokalariak (7); goi mailako jokalariak (17); harrobiko jokalariak (13); izen handiko jokalariak (7); jokalariak fitxatu (13); jokalariak fitxatzeko (9); jokalariak izan (13); jokalariak partida (7); jokalariak zelairatuko (8); kalitate handiko jokalariak (16); madrileko jokalariak (10); maila handiko jokalariak (18); mailako jokalariak (23); miarritzeko jokalariak (11); portlandeko jokalariak (32); realeko jokalariak (27); taldeetako jokalariak (10); taldeko jokalariak (30); urteko jokalariak (8); utzitako jokalariak (9)

eskatu die jokalariei (7)

aguirreren jokalariek (7); alaveseko jokalariek (11); athleticeko jokalariek (31); bartzelonako jokalariek (7); ekisoainen jokalariek (9); erdiko jokalariek (7); etxeko jokalariek (9); jokalariek egin (11); jokalariek eta entrenatzaileak (8); jokalariek eta zaleek (9); portlandeko jokalariek (28); realeko jokalariek (13); taldeko jokalariek (21); tauko jokalariek (7); txakartegiren jokalariek (7); zelai erdiko jokalariek (7)

jokalarien izenak (9); jokalarien jarrera (10); jokalarien kalitatea (11); jokalarien lana (10); jokalarien maila (7); jokalarien zerrenda (13); taldeko jokalarien (12)

jokalaririk aipagarrienak (8); jokalaririk erabakigarriena (7); jokalaririk onena (26); jokalaririk onenak (14)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus