Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jokaera (725 agerraldi, 104 liburu eta 283 artikulutan) 1 iz jokatzeko edo aritzeko modua. ik jokabide.

Dama horrek egin zuen gauza bera egiteko irrikaz zeudenetako askok haren jokaera gaitzetsi zuten, neurririk gabeko lotsagabekeria iritzirik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 243. orr.

Inguruetako hiri greziarretan ere jokaera bera izan zezaten juduen kontra.  Elizen arteko biblia   2 M 6,8

Jokaera hori gehiegizkoa iruditu zitzaion Wendyri.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 59. orr.

Morala beti tematzen da bizidunen jokaerak gaitzesten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 21. orr.

Alexisek aitaren jokaera gaitzetsi zuen, haren berekoikeria deitoratu zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 44. orr.

Gobernu taldearen jokaera salatu du Langileen Batzordeak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-24

Sozialistek ez dutela jokaera aldatuko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-27

Gazteen izaera eta gurasoen jokaera aztertu ditu psikologoak Bilbon.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01

Zertarako eta nola sortu zen bikotea osatzeko jokaera hori.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 263. orr.

S-ren jokaera etsigarria iruditzen zait.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 85. orr.

Ez zen hura polizi agente baten jokaera.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 140. orr.

Ez dut epaitzen haren jokaera, ez dakidalako epaitzen, ama bezala ikusten dut, besterik ez. ezin zaie egitura proteikoen desberdintasunei egotzi, luzaroan egin den bezala, espezieen arteko formen eta jokaeren desberdintasuna.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 151. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Jokaera, sentiera eta biziera alternatiboak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 438. orr.

Haren jokaera gaiztoak honelako azkena izan zuen: [...].  Elizen arteko biblia   2 M 5,8

Kontuak eskatuko dizkizuet zeuen jokaera txarrarengatik.  Elizen arteko biblia   Jr 23,2

Jainkoak mundura begiratu eta gaiztakeriaz betea ikusi zuen, bizidun guztiek jokaera makurra baitzeramaten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 26. orr.

Timoteoren jokaera jatorra.  Elizen arteko biblia   Flp 2,22

Nire errua zela sendagileak hain jokaera zakarra izan bazuen nirekin.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 72. orr.

PSOEko kide batzuen jokaera ustelagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-11-18

Istripuen kopurua jaistea eta gidarien jokaera desegokiak saihestea.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

Zeure idolatria eta jokaera higuingarriaz.  Elizen arteko biblia   Ez 5,11

jokaera superstizioso eta gaitzesgarri haiek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1149. orr.

Jokaera hiltzaileen eta portaera patologikoen arteko antzekotasunaz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 52. orr.

Zintzoak bere bideari eusten dio, jokaera garbikoa sendotu egiten da.  Elizen arteko biblia   Jb 17,9

Talde baten edo klase baten jokaera politikoa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 220. orr.

Jokaera lesbikoak eta homosexualak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 18. orr.

Gizon-emakumeen jokaera sexuala.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 219. orr.

Gizonen bortizkeria jokaera kontrolaezina balitz.  Berria - Euskal Herria   2006-02-16

Jokaera mundutar horrekin ematen diote hasiera biziera santuari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 331. orr.

Ikasle saiatuari, bere jokaera ereduzko eta bikainarengatik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 330. orr.

Hau etxeko jokaera zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 339. orr.

Gizonezkoen jokaera handiustea eta zapaltzailea baztertzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 228. orr.

Zelulen jokaera genetikoki programatuak determinatzen du zelulaz gaindiko antolaera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 63. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mundu osoko hainbat medikuk jokaera kodea hitzartu zuten herenegun.  Berria - Gaiak   2004-02-01

PPren porrotak UPNn «jokaera aldaketa» ekarriko duela espero du Allik.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Ekintza moralek, fisikoek bezala, bere jokaera-esparru mugatua dute. Jokaera eredu bat da...  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 42. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Martxoaren 29tik apirilaren 4era, 5906 elgoibartarrek karriketan duten hizkuntza jokaera neurtu dute.  Herria   2003-05-22

Interes handia zegoen ugalketara zuzentzen ez zen edozein sexu-jokaera itotzeko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.

Argi kutsadurak animalia askoren ugalketa funtzioei eta migrazio-jokaerei eragiten diela.  Berria - Gaiak   2004-12-08

Anfetamina hori animaliei injektatzen zaienean, eszitazioa eta euforia sortzen du haiengan, eta gorteiatze jokaerak asko gehitzen dira. harremanean jartzen ditu lanak erakundeekin, ohitura edo gizarte jokaerekin, teknikekin, premiekin eta jardute mutuekin.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 266. orr.

Antzina hartako egitate eta giza-jokaerak berdintsu gertatzen direla gaur bertan ere  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 13. orr.

5 aditz bat jokatzeko era. ik jokabide 5.

Aditzen jokaerak, sinonimoak, atzizkiak, hiztegia, dena pilatzen zaio bere estuasunaren anabasan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 281. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus