Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jokabide (1750 agerraldi, 152 liburu eta 535 artikulutan) 1 iz jokatzeko edo aritzeko modua. ik jokaera; jokamolde.

-Jakin nahi nuke zer jokabide izango duen Mitchel alkateak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 286. orr.

Jaun bati dagokion jokabidea.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 28. orr.

Ideologiatik zetorkion gehienbat sexu-askatasuna, eta jokabide hura oso zabaldua zegoen ezkerreko zenbait jenderen artean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 172. orr.

Bertutea jokabideen eta sentipenen gida da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 204. orr.

Bitxi gertatzen da halako jokabide bat, eremu guztietan gizon portatze hori.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 8. orr.

Luixaren jokabide hori, gezurrez jantzia, ez zitzaidan gustatu.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 45. orr.

Beste jokabide bat hartu behar izan dut.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 14. orr.

Ziminoek maiz pertsonen antzeko jokabidea hartzen dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 166. orr.

Nirekin izan duzun jokabidea nolakoa izan den.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 502. orr.

Kasu guztietan, berbera da jokabidea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 484. orr.

Ez du bere jokabidea zuritzeko hitzik aurkitzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 410. orr.

Amak ez zuen ontzat ematen senarraren jokabidea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 189. orr.

Haren jokabidea argia eta neurrizkoa izaten zen beti.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 11. orr.

Ertzaintzaren jokabidea gogorra eta neurri gabea izan zela onartu behar dut.  Berria - Euskal Herria   2006-03-21

Hala ere, Adelaren jokabideak nahastu egiten ninduen Aztertu dut neure jokabidea, eta neure pausoak zure xedapenetara nahi ditut bideratu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 68. orr.

Beren jokabidean ez zuten inolako araurik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 376. orr.

Oker aritu haiz, ordea; hire jokabideak heriotza ekarriko dik.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 96. orr.

Horrelako jokabideaz Jauna haserrearazi zuten eta izurrite latza etorri zitzaien gainera.  Elizen arteko biblia   Sal 106,29

Eskarmentu handia nuen halako jokabideak egonarriz eramaten.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 118. orr.

Zerbait arraro nabari zen kartzelazainaren jokabidean.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 52. orr.

Jokabidea gidatzen duten emozio-indarren azpian dautzan sistema neurologikoak deszifratzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 168. orr.

Alterazio nabarmena izan zuten animaliek izaeran eta jokabidean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.

Maneretan, jokabidean, eskuak mugitzeko eta hitz egiteko moduan.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 28. orr.

Zuek, berriz, jokabidez aldatu eta atsegin zaidan erabakia hartu duzue.  Elizen arteko biblia   Jr 34,15

Gaueko argi artifizialak espezie ugariengan eragiten du, eta animalia askoren jokabidea aldatzen.  Berria - Gaiak   2006-02-19

Analogia bat egin makinaren jokabidearen eta subjektuen jokabideen artean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 192. orr.

Jokabideei buruzko protokoloak ezarri beharra dago lehen mailako sorospenean.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Jokabide jakin bat hartzen bada, hartatik ondore jakin bat segitzen dela. Jokabide okerra iruditzen zaidak orain.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 101. orr.

Bere jokabide okerra leporatzen diotenean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 20. orr.

Min egiten dizutenei gorroto diezu; jokabide ia automatikoa da gizakiaren psikean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 205. orr.

Koroa eder dira ile urdinak buruan, jokabide zuzenaren ondorio dira eta.  Elizen arteko biblia   EsZ 16,31

Jokabide zuzenekoak begirune dio Jainkoari, bide okerretik dabilenak mesprezatu egiten du Jokabide lesbikoak eta homosexualak.  Elizen arteko biblia   EsZ 14,2

Antzinadaniko jokabide bati jarraiki.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 63. orr.

Ostatuko etxekoandrearen ohizkanpoko jokabide haren zergatiak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 23. orr.

Müller jaunak zure atzoko jokabidearen berri eman dit.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 337. orr.

Gogorra eta neketsua: beti hitz egokiak, erreakzio zuzenak, jokabide eredugarriak eskaintzen jardun behar hori.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 54. orr.

Legez kanpoko jokabideak bultzatzen ditu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 115. orr.

HPEEko herrialdeen jokabide ezin aurreikusizkoaren ondorioz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 128. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Europako enpresentzat jokabide kodeak garatzeko agindua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 245. orr.

Jokabide arauak ezartzen dituen esparru baten baitan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 331. orr.

Unibertsitatearen jokabide-araubideko 3.1 artikuluan oinarrituta.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 52. orr.

Bi jokabide-eskema desberdin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 53. orr.

Haien zentzatze eta jokabide zuzenketarako izugarri mesedegarriak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 48. orr.

Ohitura edo jokabide mota bat txarto datorkigu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 86. orr.

· Do ut des jokabidearen logika pitzadurarik gabea da.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 91. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zaila da giza jokabideak ulertzea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 179. orr.

Nire sexu-jokabideaz berebiziko zalantzak eragin zizkidan hark guztiak, juxtu Marisarekiko harremanaren azken hilabeteetan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 112. orr.

Ekonomian gizarte jokabidearekin erlazionaturiko aldagaiak aztertzen direnez [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 19. orr.

Idoiari ez nion erakutsi nahi nire espioi-jokabidea, harik eta zerbait sendoa aurkitu arte behintzat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 174. orr.

Ez dagoela arrisku talderik baizik eta arrisku jokabideak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 121. orr.

Haren ustez, guraso-jokabide txarraren eta bereziki "hozkailu-jiteko ama" baten ondorio zen sarritan autismoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 242. orr.

Epai hori ez dator bat Kilpatrick-en kristau jokabide onberekin.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 100. orr.

5 aditz bat jokatzeko bidea. ik jokaera 5.

Hitzen eta adjektiboen deklinabidea, aditzen jokabidea.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 16. orr.

Have "ukan" aditzaren jokabide ereduz kanpokoa.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 96. orr.

Aditz forma hauen jokabidea guztiz ereduzkoa da  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 62. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus